Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LSA

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Lilluraz eta nekez. Lizardi sariketarako - Ezaugarria: "Aize Arioz"

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 27 orri

Iturriaren urtea: 1964~

Orrialde-kopurua: 27 orri

Testu-kopurua: 17

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Koartila txikiko (14 x 21,5 cm) formatoko 22 orriko sorta da, autoreak berak horrela utzia, azal eta titulu eta guzti: LILLURAZ ETA NEKEZ. Azalaren goialdean dakar eskuz idatzita: "Lizardi" sariketarako", eta tituluaren azpian, makinaz: "EZAUGARRIA: "Aize arioz". Olerkiok makinaz kopiatzeko Elorri liburuko inprentako proben papera erabili zuen, guztien atzealdean baitator "Begian jaio zen" olerkia (Elorri-1, 225. or.): Liburuko azken olerkitxoa da. Eskuzko zuzenketaren batzuk ere baditu. Orriak artxiboan zenbakitu ditu, horien aipatzea errazteko.

Edukia: 17 olerki dira denetara. Geroago ABG liburuan sartu zituen denak.

Gaiak: Olerkion gairik erabilienak izadia eta bizitza dira.

Datazioa: Lizardi saria Gipuzkoago Aurrezki Kutxak antolatu zuen nonbait, Euskaltzaindiarekin batera, 1961-1971 bitartean behintzat (ik. Euskera XVIII, 1973, 284. or.). 1961-66 urteetan besteren bat izan zen irabazle; 1967an hutsean utzi zuten saria ematea; eta ondoko lau urteetan ez zen inor aurkeztu sariketara. Garbi dago sorta hau 1964koa edo geroagokoa dela, bi olerkien azpian urte horretako data baitator: 5. orrikoak, "1964-ho epallak 15" eta 14. orrikoak "1964-go Maiatzak 3". Besteek ez dakarte datarik. Baina, bestalde, sortako olerki denak Olerti-k argitaratu zituen 1967ko bi zenbakietan (I-II eta III-IV) eta 1968ko lehenengoan (I-II). Beraz, 1965ean edo 1966an aurkeztu behar izan zuen poema sariketarako: 1965ean Gabriel Arestik irabazi zuen sari hori, "Euskal harria" poemarekin eta 1966an Ibon Sarasolak, "Ez bat, ez bi, ez..." poemarekin. Gandiagarena bigarren edo atzerago geratu zen nonbait. Horiek horrela, 1964ko data eman diogu sorta honi: bi behintzat 1964koak dira, argia eta garbi.

Bestelako oharrak: Sortaren beste kopia bat, ezberdina eta aurrekoko eskuzko zuzenketak jasotzen dituena, Euskaltzaindiaren Azkue liburutegian dago (1982an sartua) eta bestelako datu beretsuekin. Sorta honek erakusten du 1962an Elorri argitaratu zen ondoko urteetan, 1968an Oteizak idaztera bultzatu zuen arte, ez zela idatzi gabe egon Gandiaga, eta ez zituela bere olerki denak paper-saskira botatzen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa