Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARK

Autorea: Urteaga, Mertxe (zuzendaria)

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: Artikulu bat (Txomin Ugalderekin batera, 26-29 or.)

Iturriaren izena: Arkeolan. Boletín informativo semestral

Argitalpen-datuak: Arkeolan, 9. zenb., 2000, 40. or. Argitaratzailea: Arkeolan. Centro de estudios e investigaciones histórico-arqueológicas.

Iturriaren urtea: 2000

Orrialde-kopurua: 4 (40)

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.2.2. Aldizkaria

Sailkapena-2: 1.2.2. AldizkariBestInpr

Kanpo-deskripzioa: Aldizkari zientifiko grafikoa da Arkeolan (Din-A-4): izen bereko ikerketa-erakundeak argitaratzen duen seihilabetekaria. Mertxe Urteagak zuzentzen du aldizkaria. 40 or. ditu 9. zenbakiak

Edukia: Txomin Ugalderekin batera lan zientifiko labur bat du Gandiagak aldizkari horretan argitaratua: "Nuevos monumentos megalíticos en las sierras de Aitzkorri, Orkatzategi y Elgea-Artia" (Arkeolan, 9. zenb., 2000, 26-29 or.). 2001ean argitaratu zuten zenbaki, Gandiaga hil ondoren. Gandiagaren hiru argazki ere badaude artikuluaren barruan, haren omenez edo jarriak, horrelako monumentuak bilatzen hark egindako lanagatik (ik. Arkeolan-eko arduradunen testigantza). Gandiagaren beste argazki bat ere ageri da 21. orrialdean, Remelluri-ko ermitan (Labastida) otoitzaldia zuzentzen. Arkeolanek berak Mertxe (Mª Mercedes) Urteagaren beste idazlan luzea argitaratu zuen (20002-urtarrila-10): "Descubrimientos arqueológicos en Urbia (1988-1995). Proyecto de catalogación y puesta en valor". Gandiagaren "Mendiok, lagun" olerkiarekin hasten da idazlana, eta zenbait argazkitan Gandiaga bera ageri da indusketa-lanetan, bakarrik nahiz Mertxe Urteaga eta Txomin Ugalderekin batera.

Gaiak: Artikuluaren tituluak adierazten duenez, mendikate horietako indusketa arkeologikoak da idatziaren gaia.

Datazioa: 2000eko zenbakia da Arkeolan-ena; baina argitaratu 2001ean argitaratu zuten, ordurako Gandiaga hila baitzen. Dena dela, artikuluaren idazketa bera 2000. urtekoa izan daitekeela uste izatekoa da.

Lekukotasunak: "A Gandiaga [debemos], el apoyo continuado y el entusiasmo en nuestras inicativas, desde las reducciones experimentales en la ferrería de agorregi, la instalación del patenotre en el museo de Dorleta o las investigaciones en el puerto romano de Irun. Y en particular, el haber completado la cadena de los restos arqueológicos guipuzcoanos entre los siglos I y XII, además de haber descubierto una de las facetas más interesantes del patrimonio de este territorio y con mayor proyección de futuro: los tertimonios ligados a la actividad pastoril" (Arkeolan, 9, 3. or.).

Bestelako oharrak: Arkeologia alorrean beste bi artikulu luze ditu, Txomin Ugalde eta Mertxe Urtegarekin batera landuak, eta "Kobie" aldizkarian argitaratuak, Urbian hiruren artean egindako prospekzio arkeologikoei buruz. Gainera Txomin Ugaldek "El mundu subterráneo en Euskal Herria. Geografia del Carst, cultura, criptopaisajes" idatziaren hasieran poema bat du euskaraz eta gaztelaniaz, "Ama lurraren Gastiburuko" hasten dena, eta "Orbelaundik" titulua duena, in: "Bailarak" bilduma, 7. tomoa, Etor-Ostoa (1997) 82-83 or.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa