Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Tarjetak-Oroigarriak-Posterrak]
Testu-kopurua: 12
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.4. Sorta
Sailkapena-2: 1.3. Orri inprimatua
Kanpo-deskripzioa: Horrela deitu ditugu zorion-agurrerako tarjeta, hileta-oroigarri, hormarako poster eta antzeko euskarritan argitaraturiko Gandiagaren olerki-testuak.
Edukia: Oraingoz (2005-01-05) hamabi bildu ditugu horietakoak. Baina gehiago ere ager daitezke.
Bestelako oharrak: Hainbat lekutatik etortzen zitzaizkion Gandiagari hildakoen oroigarritarako testuak eskatuz, berak inon aitortua duenez. Denei ezin izan zien erantzun seguruenik; baina saiatu ohi zen. Eta testu berririk ezean, behin baino gehiagotan lehendik berak idatzi (eta agian argitaraturiko) testuak erabili izan dituzte. Gabonetako zorion-agurretarako asko erabili izan dira Gandiagaren olerkiak: inprimaturik nahiz eskuz edo makinaz kopiaturik. Horiek bildu gabe dauzkagu oraingoz -interesgarria litzateke horien bilduma zabala osatzea-.