Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: KAIR

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Koldo Izagirre: Antologia eta sarrera / Garbiņe Ubeda: Diseinua

Iturriaren izena: XX. Mendeko poesia kaierak. Bitoriano Gandiaga

Argitalpen-datuak: Susa, Zarautz, 2001, 62 or.

Iturriaren urtea: 2001

Orrialde-kopurua: 62

Testu-kopurua: 29

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.4. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.4. LiburuAnt-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburuska inprimatua (21 x 14,5) - Kartulinazko azala. II. Olerkiak jarraian daude, orrailde banatan hasiz.Olerkietako batzuek titulu eta guzti dute.

Edukia: A) Sarrera (Kolgo Izagirre) (7-8 or.). B) Antologia: 29 olerki orrrialdez orrialde (9-57 or.). Olerki bakoitzaren iturririk ez du ematen editoreak, baina bakoitzaren azpian urtea seinalatzen du, lehenbizikoz argitaratu zutenekoa edo. Gainera musikatu edo kantaturiko olerkietan, seinalatuta dago azpian, musikariaren edota kantariaren izena. C) Gandiagak, bizi zelarik, argitaraturiko sei liburuen bibliografia (58. or.). D) Gandiagaren olerkien gain sorturiko diskografia (59-60 or.).

Gaiak: Gandiagaren olerkien antologia izanik, gaietan denetarikoak daude.

Datazioa: Olerki bakoitzaren azpian ematen dituen urteei begira zalantzak sortzen zaizkigu. Elorri liburuan argitaraturikoak 1961ekotzat ematen ditu; baina liburuaren lehen argitalpena 1962koa da; eta horko olerkietako asko lehenagoko urteetakoak dira. Gainerantzean bere bizitzan lehenbizikoz argitaratu zitueneko urteak ematen ditu. 1997an argitaraturiko Ahotsik behartu gabe liburutik jasotakoak, berriz, 1985-1989kotzat ematen ditu, autoreak berak horrela adierazten duelako edo.

Bestelako oharrak: Gabon dut anuntzio liburua Itxaropenak argitaratutakotzat ematen du, baina badirudi Arantzazu argitaletxekotzat hartu behar dela (copy-right delakoa horrena da); eta Itxaropena etxeak inprimategiaren lana bakarrik egin zuela. Liburu osoa Internet-en jarrita dauka Susa argitaldariak (www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=kaie22) (ik. KAIW iturri-kodea).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa