Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Gabon-agurrak 1989]
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen eta eskuizkribuen sorta, 13 orri
Iturriaren urtea: 1989
Orrialde-kopurua: 13 orri
Testu-kopurua: 15
Dokumentu mota: Eskuz/Makinaz
Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta
Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: 13 orrien sorta da: gehienak 27- x 21 cm-koak (horietatik bi erditik ebakita); hiru, Din-A-4 tamainakoak; bat, Din-A-5 tamainakoa; eta beste orri-zati txikiagoak, handiagoren batetik ebakita. Batzuk eskuz eta beste batzuk makinaz daude idatzita: bi eskuizkribuen fotokopiak ere badaude.
Edukia: Hamabost olerki dira denetara: Hiru gaztelaniaz daude, eta beste guztiak euskaraz (eskuzko batzuk makinazko kopia eta guzti). Seguruenik ez dira 1989ko prestatu zituen Gabon-agur guztiak hemengoak, baina horiek behintzat sorta berezi bezala ematea egokia iruditu zaigu, AOB-n sakabanatu beharrean. Dena dela, horietako batzuen kopiak AOB-n ere badaude.
Gaiak: Gabonetako zorion-agurrerako testuak dira.
Datazioa: Zalantzarik gabe, 1989aren azken aldikoak dira.
Bestelako oharrak: Gandiagak lehenengo aparteko paperean idatzi ohi zituen Gabon-agurrak, postalera eta bidaltzeko paper garbira aldatu baino lehen.