Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Esku-idazkera okerrekoak]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak, 80 orri
Iturriaren urtea: 1970-1974~
Orrialde-kopurua: 160 (80 orri)
Testu-kopurua: 80
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: Orriak
Sailkapena-2: 3.8. AOB
Kanpo-deskripzioa: 80 bat horri dira oraingoz (16 x 21,5 cm-ko tamainakoak): kolore ilunekoak gehienak, grafia nahikoa okerrez eta zaindu gabez eskuz idatziak. Orrien itxuragatik eta idazkeragatik bildu ditugu honelako sortara. Testuetako 10 inguru bi orrialdetan daude idatzita.
Edukia: 80 olerki, AOB artxibadoreetako sail ezberdinetan sailkatuak. . Hauetako bakarrik ere ez dago autorearen bizitzan argitaratuta; hura hil ondoren, berriz, horietako 22 olerki-edo argitaratuak dituzte.
Gaiak: Gai nagusiak Bizitza, Euskara eta Euskal Herria dira. Badaude Izadia, Lurra, Gabonak eta bestelako sailetakoak ere.
Datazioa: Lehenbizikoz gaiari begiratuz, badirudi, HGB ziklokoak direla: 1969-74 artekoak, alegia. Adibidez, "Erregeren profeta" gaiko olerkiak garai horretakoak dira, eta horietako bat behintzat badago AOB-R sortan. Gainera AOB-R sortako bat behintzat AOB-K sortan ere badago; eta horiek 1970ekotzat jo ditugu. Bestalde, badira Elorri ziklokoak ere, 1968a baino lehenagoak, alegia: gaiaren aldetik Elorri-tik hurbilagokoak eta euskara batuaren inolako ukiturik ez dutenak (adibidez, "Otzaren kolore" eta "Ori, ta pintura boteko" hasten diren olerkiak). 1974an Madrilera joan zen eta Uda Batez Madrilen idatzi zuen, beste ziklo bati hasiera emanez. Horregatik, eta behin-behingoz baldin bada ere, 1970-74 tartekotzat jo ditugu sorta honetako olerkiak.
Bestelako oharrak: Zalantzarik bada inoiz, ea halako pieza sorta honetakoa ote den ala ez –kodearen ondoren galdera marka ipiniz adierazi dugu geure zalantza–; oraingoz sorta honetan sartu gabekoren batzuk ere agian bertan sartzekoak izan daitezke. Dena dela, oraingoz AOB-R bezala markatu ditugunak garai bertsukoak izan daitezkeela dirudi, esandako ezaugarriak kontuan izanik; lehen hipotesi hau berretsi egin beharko litzateke azterketa sakonagoz, gaien kidetasuna, etab. ikusiz.