Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGBN

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Hiru Gizon Bakarka (N bilduma)]

Argitalpen-datuak: Bilduma daktilografiatua, 144. or.

Iturriaren urtea: 1971~

Orrialde-kopurua: 160~ orri

Testu-kopurua: 143

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta azalduna, folio tamainakoa: 80 azalekoa (azken hamahiru azalak bete gabe daude). Karpeta azalduna, folio tamainakoa: 80 azalekoa (azken hamahiru azalak bete gabe daude). DIN-A-4 baino formatu motzago baina zabalagoa dute orriek –22 x 27 cm jatorriz, baina zentimetro inguru kenduta daukate zabalean, azaletan sartu ahal izateko, eta batzuk gehiago moztuta daude–. Alde bakarrean daude idatzita. Normalean bina testu dago azal bakoitzean, orria bi aldetatik idatzia ez dagoenean behintzat. Testu gehienak orri bakarrekoak dira; hiruzpalau gehiagokoak dira. Bilaketa errazteko karpeta osoko testu bakoitzak bere zenbakia darama, 1etik hasita, sailean.

Edukia: Lehen azalean, eta 1 orrialdeaz markatuta: zazpi orriko sorta da, ideien bilduma edo indize moduan eratua: 126. Ondorengoetan olerkiak datoz. "Hiru gizon bakarka" liburugaiaren kopietako bat da nolabait, baina horko olerkiak eta materiala sarritan gero beste eratara birmoldatu zituen, argitaratzeko. Horko 29 olerki inon argitaratu gabe daude (2005-05-25ko datan); 82 daude HGB liburuan argitaratuta ("Txakolinaren Ospakuntza 1" edo Txakolinaren ospakuntza 2" poemen nahiz "Hiru gizonak bakarka" poemaren barruan); 2, Olerti bilduman; 1, Serta aldizkarian; 1, Karmel aldizkarian; 2, Gure Herriaren bihotzetik liburuan ("Jerusalendik" poemaren barruan). Olerki gehienek dute eskuzko zuzenketaren bat edo beste, euskara batuko ortografiaren aldera. Azkena "Bai: Ikusten dut. Ala itxua naizela uste al duzu" poema luzea da (oraindik argitaratu gabea, 2005-05-25).

Gaiak: HGB-ko gaiak dira hemengoak.

Datazioa: HGBA bertsioaren oso antzekoa da HGBN edukian, baina bestelako kopia; dirudienez, hura baino lehenagokoa; izan ere, HGBN-n, makinazko testuaren gainean egindako eskuzko aldaketak gehienetan jasota daude HGBA-ko testuan. Eta dena dela, artxibo orokorreko AOB-O kodekoak baino geroagokoa. Izatez, horiek daukaten gaztelaniazko itzulpena kenduta dago HGBN-n, eta euskarazko testua bakarrik dago jasota. Bilduma honetako gutxi batzuen fotokopiak HGB3E-n ere aurki daitezke. Jose Mari Arregik berretsi egin dit ahoz, kopia hau berak idatzia dela, Arantzazun Teologiako ikasle zelarik. Seguruenik 1971. urtean. (1005-12-15an jasotako informazioa). Data horixe esleitu diogu bildumari: 1971.

Bestelako oharrak: Autoreak berak aparteko bilduma moduan zeuzkan material poetiko hauek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa