Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Erromesbidea eta Kurtzipizioa sorta
Iturriaren urtea: 1989
Testu-kopurua: 6
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: Sorta
Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: DIN-A-4 tamainako orri batekin beste 11 orri dira, koartila tamainakoak (20cm x 17 cm): Eskuz alde bakarretik idatziak.
Edukia: Sei bat testu ezberdin –eskuizkribu– dira, gero Arantzazu aldizkarian argitaratzeko bi poematan bateratu zituenak: “Arantzazura badago” eta “Kurtzipizion, Kristoren”.
Gaiak: Bi gai nagusi darabiltza: Arantzazuko Erromesen bidea(k) eta Kurtzipizio ermita eta bertako Santokristo.
Datazioa: Hemengo materiala 1998an argitaratu zuen Arantzazu aldizkariak. Uste izatekoa da, urte berean idatziak direla testu guztik.
Bestelako oharrak: 2013ko martxoaren 05ean eskuratu zidan paper-sorta hau Joxe Luis Zurutuzak; bere paperen artean zituen aurkituak nonbait. Zergatik Zurutuzaren eskuetan?