Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: KGO-1

Autorea: Hainbat

Iturriaren izena: [Kantaldia Gandiagaren omenez Durangon- 1]

Argitalpen-datuak: Zuzenean kasetean grabatuta, e.g., 1977

Iturriaren urtea: 1977

Testu-kopurua: 14 (15)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.4. KantaldiaKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua.

Edukia: Lekuonren hitzaldia kenduta, beste testu guztiak Gandiagarenak dira. A aldea 001. Gandiagaren sarrerako hitzak 032. Kezkatzen bait nau hestutzeraino (Oskarbi) 062. Joan Mari Lekuonaren hitzaldia B aldea 001. “Luzatu gendun eskua”(Oskarbi) 022. Nik entzun dut (Oskarbi) 044. Hitz urri batzuk (Oskarbi-Maritxalar) 065. Hau da pandero berria (X. Lete, errezitazioa) 071. Kale zabal etxe sail altu (JoseAn Artze, errezitazioa) eta Alkala kalean idazten dut (X. Lete, errezitazioa) 081. Dzu (JoseAn Artze, errezitazioa) 094. Euskaldun jaio (Hibai Rekondo) 117. Bakoitzak (Hibai Rekondo) 142. Etxadiz gora dorreak (JoseAn Artze, errezitazioa) 157. Baina aurrera beharbada (Hibai Rekondo) 193. Ibarrera (Benito Lertxundi) 256. Las Ventasko zezen plaza (Xabier Lete, errezitazioa)

Gaiak: Askotarikoak dira gaiak; baina gehienbat hiria (Madril), euskara ta Euskal Herria darabiltzate hemengo kantek eta errezitazioek.

Datazioa: Hainbat kanta lehendik abestu eta grabaturikoak dira. Horien testuen data aurkitu ahal izateko, bakoitzaren erregistrora joan behar da. Errezitaturiko testuak UBM liburutik hartuta daude denak.

Bestelako oharrak: Gandiagaren Uda batez Madrilen (UBM) liburua Jakinek argitaratu berria zuelarik, kantaldia antolatu zuen Durangoko Azoka egunetan (1977-11-01). Gandiagaren testuak kantatuak zituzten kantari gehienek hartu zuten parte: Oskarbi, Urko, Gontzal Mendibil, Lourdes Iriondo, Hibai Rekondo, Benito Lertxundi, Antton Valverde; Joan Mari Lekuonak hitzaldi modukoa eman zuen, Gerrandonko poesiari buruz eta olerkiaren eta kantaren arteko harremanaz, beti ere Gandiagaren eredua nabarmenduz; gainera Gandiagak berak, JoseAn Artzek eta X. Letek Gandiagaren olerkien errezitazioak eman zituzten. Herri irratiz transmititu zuten kantaldia. Eta bi kasetetan jasota geratu zen gainera; Gandiagaren beraren artxiboan aurkitu ditugu kasete horiek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa