Autorea: Hainbat
Lankideak: Juan San Martin: Hitzaurrera / Edorta Kortadi: Saiakera / 46 idazle poeta / 32 pintore era marrazkigile
Iturriaren izena: Agiriak. Euskal poetak eta artistak G. Arestiren omenez
Argitalpen-datuak: Agiriak, Euskal poetak eta artistak G. Arestiren omenez, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa probintziala, Donostia, 1978, 216 or.
Iturriaren urtea: 1978
Orrialde-kopurua: 216
Testu-kopurua: 4 (52)
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.1.5. Liburua
Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K
Kanpo-deskripzioa: I. Liburua (28,5 x 21); kartulinazko azala, koloretan. II. Liburu oso apaina da barrutik: Olerkiak eta marrazkiak tartekatuta (marrazkiak zuri-beltzean daude). Orrialde banatan hasten dira olerkiak, baina horietako gehienek orrialde bat baino gehiago hartzen du.
Edukia: "Gaur egungo [euskal] poeten antologia orokorra" definitu zuen liburua San Martinek. A) "Hitzaurrea" (Juan San Martin). B) 52 testu: olerkiak eta saiakera bat. C) Testuetatik bi dira Bitoriano Gandiagarenak: "Kalean" (95-97 or.) eta "Nire aitaren etxean" (98-101 or.) –azken hau "G. Arestiren aitormenetan" tituluarekin–. "Kalean" poemak, ordea, hiru atal ditu, tarteko izartxoez bereizita, eta, hiruren gaiari, neurriari eta egiturari begiratuz, oso ezberdinak dira; horregatik hiru olerkitzat ere har daitezke "Kalean" titulu bakarraren pean ipiniak. Hiruretako bakoitzari erregistro bana eskaini diogu Gandiagaren testuen datu-basean. D) "Poeten berriak": idazle bakoitzaren fitxa bio-bibliografiko txikia.
Gaiak: Gaiak denetarikoak dira; eta Arestiren omenez izanik ere, gehienek ez dute zerikusirik Aresti poetarekin.
Datazioa: Ez dirudi testu guztiak liburu honetarako zuzenean idatziak direnik. Beraz, horien data ere ezberdina izan daiteke. Liburuko Gandiagaren olerkiak, berriz, liburu honetarako idatziak dira: 1978kotzat jo ditugu.