Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GRZ

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Gorazarreak. Zurutuza]

Argitalpen-datuak: Ordenagailuko artxiboa (2004-04-24an azkenekoz modifikatua). Word programan.

Iturriaren urtea: 2004

Testu-kopurua: 78

Dokumentu mota: Digitalizatua

Sailkapena-1: 3.1. Liburugaia

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Artxibo digitala da: Jose Luis Zurutuzak (4004-04-24ko datan) zeukan artxibo informatikoa, hain zuzen, non Frantziskotarren Orduen Liturgiarako gorazarreak baitaude bilduta bertan: 90 inguru. Horietatik 78 dira Gandiagarenak.

Edukia: Artxibo informatiko honen oinarrian, zalantzarik gabe, Frantziskotarren Orduen Liturgia Berezia dago. Gorazarreak koadernoa (GRK) da, edo, hobeto esanda, horren azpiko artxibo digitala. Baina horkoak baino 22 gehiago daude GRZ-n: Agian tartean Gandiagak idatzitakoak, edota GRK-n jaso gabeko originalak gaineratuta.

Gaiak: Gorazarre erlijiozkoak.

Datazioa: Olerki hauek urte batekoak baino gehiagokoak dira. Santa Klararenak 1992an idatzi zituen seguruenik, haren jaiotzako VIII. mendeurrenerako (1993). 1994ko otsailaren 14ko bere egunkarian honela dio: "Ordenako santuen omenezko beste goratzarre bat lantzen eman dut goiza eta arratsaldearen zati on bat ere bai". 1998ko abuztuaren lehen egunetan Jakin anaiartearen etxean zen, Donostian, eta bertako lagunekin batera saiatu zen Gandiaga, lantzen ari zen gorazarreak irakurri eta orrazten. Beraz, 1992-1999 tarteko urteetakotzat jo ditugu hemengo testuak, argibide zehatzagorik ezean.

Bestelako oharrak: GRZ-n eta GRK-n, bietan, dauden gorazarreetako batzuetan badaude ezberdintasunak, agian Jose Luis Zurutuzak, argitalpenari begira edo, egindako aldaketak. GRZ-ko aldaera horiek ez ditugu kontutan hartu geure datu-basean, Gandiagak berak sartutako aldaketak ez direlakoan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa