Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: K4D

Autorea: Frantziskotar anaidia

Iturriaren izena: Kanta dezagun. 4. Pazkoa-Pascua

Bilduma: Kanta dezagun (5 liburuki)

Argitalpen-datuak: Arantzazu, 1988. Apirila, 368 or.

Iturriaren urtea: 1988

Testu-kopurua: 11

Dokumentu mota: Multikopiatua

Sailkapena-1: 2.1.2. Liburua

Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K

Kanpo-deskripzioa: Arantzazuko Anaiarteak elkarteko liturgia eta otoitzerako bildu eta eraturiko kanta-bilduma da liburua: Eliz liturgiako Pazko aldirako (Pazkoa, Igokunde, Pentekoste) paratua. Ez da saltzeko asmoz argitaraturiko liburua, eta ez dute merkaturatu. Batez ere fraide frantziskotarren artean zabaldu da, eta horiek erabiltzen dute anaiarteko eta elizako otoitzetan. Autore askorenak dira kantak; baina partaidetza handia Arantzazuko fraideeena da bertan, hitzak nahiz musikak sortzen: Iņaki Beristain, Jose Luis Zurutuza, Jose Iturria, Pello Zabala, Bitoriano Gandiaga. Euskarazkoak eta gaztelaniakoak dira testuak, musika eta guzti jarriak. 85 inguru dira euskarazko kantak, eta beste hainbeste-edo gaztelaniazkoak. Euskarazkoetatik 11 dira Bitoriano Gandiarenak (Pello Zabalak musikatuak, denak).

Edukia: Gandiagak 11 kanta-testu ditu liburu honetan, Pello Zabalak musikatuak. Horiek denak bestelako iturriren batean ere aurki daitezke Gandiagaren artxiboan, edo argitaratutakoetan.

Gaiak: Erlijiozkoak dira testuak.

Datazioa: 1985-1988 bitartekoak dira testuak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa