Autorea: Mallea, idoia / Urkiza, Aitziber / Zugazaga, Goretti (Koordinatzaileak)
Lankideak: Bigoriano Gandiaga: olerki bat / Luis Alonso: Azala
Iturriaren izena: Bitoriano Gandiaga eta Mendata
Argitalpen-datuak: Bitoriano Gandiaga eta Mendata, Bilbo, 2001, 206 or.
Iturriaren urtea: 2001
Orrialde-kopurua: 1
Testu-kopurua: 1
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.1.6. Liburua
Sailkapena-2: 1.1.6. LiburuaBest
Kanpo-deskripzioa: Liburu inprimatua (24 x 17 cm); kartulinazko azala koloretan. Herriari buruzkoa da liburua, Gandiagari egindako omenaldi gisa.
Edukia: Gandiagaren omenez ateratako liburua da, hura hila zela. Lehen partean Mendatari buruz ari da; bigarren partean, berriz, Gandiagari buruz. Haren biobliografiaz gain (67-89 or.), hainbat autorek Gandiagaren obrari eta gizonari buruzko beren iritzi eta eta irakurketa kritiko interesgarriak eskaintzen dituzte: J.M. Lekuona, Jean-Louis Davant, J.M. Satrustegi, Xabier Amuriza, Iņaki Sarriugarte, Ricardo Badiola, J.L. Goikoetxea, Gontzal Mendibil, J.A. Arana Martija, J. San Martin, Luis Baraiazarra. Marrazki asko du liburuak: besteak beste Gandiagaren hainbat argazki, eta haren liburuen azalen erreprodukzioak ere bai.
Gaiak: Mendata herriari buruzkoa da liburuko Gandiagaren olerkia, elementu autobiografikoak edukitzeaz gain.
Datazioa: Liburuan jasota dagoen "Umetako akorduen" olerkia 2000. urtean idatzitakoa da.
Bestelako oharrak: Gandiaga hil ondoko liburua da; eta ez da iturri garrantzizkoa haren testuak ezagutzeko; baina bai, haren bizitza eta bibliografia eta obra besteren testuetan ezagutzeko. Bestalde, bertan aurki daiteke, bestela ezezaguna den haren olerkietako bat, Mendatari eskainia, hain zuzen ere: "Umetako akorduen" hasten dena.