Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: SKL

Autorea: Hainbat

Lankideak: [Bitorino Gandiaga]: 6 gorazarre / [Pello Zabala]: hainbat doinu

Iturriaren izena: Santa Klara-ri kantari

Argitalpen-datuak: Santa Klararen jaiotzatiko VIII. mendeurrena 1193-1993 / Santa Ana Monastegia (Oņati), 34 or.

Iturriaren urtea: 1993

Orrialde-kopurua: 12 (passim)

Testu-kopurua: 6

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.3. Liburuska

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburuxka inprimatua - Kartulinazko azal kolorezkoa - Grapaz josia. II. Marrazkiak, kantak (doinu eta hitz) eta komikiak, sailean daude, ordena txukunean, testu bakoitza orrialde banatan hasita. Euskarazko testu doinuztatuak -edo irudidunak- eta horien gaztelaniazko itzulpenak ezker-eskuin daude orrialde banatan. Nahiz eta "Pro manuskripto" jarri ez, badirudi erabilera pribaturako argitaratu zutela; ez du ez ISBNrik, ez L.G.rik, ez urte-indikaziorik. Autoreen izenik ez dakar, inorenik.

Edukia: A) 10 gorazarre-kanta (4-25 or.). Horietako sei Gandiagarenak dira; eta Pello Zabalak musikatu zituen. Aldamenean gaztelaniazko itzulpena dute. B) "Ama Klaren goralpenak": bertsoak, komiki eta guzti (26-33 or.).

Gaiak: Santa Klararen bizitza kontatu eta bertuteak kantatzen dituzte gorazarreok.

Datazioa: Liburuxkak ez du argitalpen urterik. Baina Santa Klararen jaiotzako VIII. mendeurrenerako argitaratu zutenez, 1993koa izan daiteke. Gorazarre horien idazte-urtea, berriz, 1992an jarri dugu; lehenagokoak ere izan daitezke, M. Kruz-en gutuna ikusita.

Lekukotasunak: M. Kruz-ek -seguruenik Mari Kruz Pagola, Santa Anako mojak- gutuna idatzi zion Gandiagari -ez dakigu datarik-: "... Bueno, nik uste onezkero hasi zerala Ama Klararen olerki edo kantuekin. Adierazi nahi dizut bat beintzat goratzarre moduan jartzeko. Presaka ez ibili, baņa ahaztutzea ere ez da komeni. Gero Pellori esan beharko diogu doņua jartzeko".

Bestelako oharrak: Nahiz eta autoreen izenik ez eman, badakigu horko zeintzuk diren Gandiagaren testuak, Pello Zabalak doinuztatuak. Izan ere, Gandiagaren gorazarretako batzuk AOB-n badaude, artxiboko orri soltetan, alegia. Eta horietako batzuk Frantziskotarren Orduen Liturgia bereziko "Gorazarreak" koadernoan (GRK-n) daude jasota, baita J. L. Zurutuzaren ordenagailuko dokumentuan ere (GRZ). Dena dela, AOB-ko Santa Klarari buruzko guzti-guztiak ez daude argitaratuta SKL-n. Badirudi, liburuxka honetako Gandiagaren gorazarreen gaztelaniazko itzulpenak ere autoreak berak eginak direla, horietako batzuk behintzat, AOB-n ere aurkitu baititugu, eta horiek Gandiagak eginak dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa