Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Arantzazuko Amari Poz-jarioak]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 36 orri
Iturriaren urtea: 1974-1975
Testu-kopurua: 35
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: 3.3. Bilduma
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: I. Paper-sorta: 36 orri (34 x 25 cm); horietako bat paper erdia da. II. Orriak alde batetik inprimatuta daude: "Arantzazuko Amari poz-jarioak" izeneko kanta; alde garbia baliatu zuen Gandiagak bere testuak idazteko. Testu batzuek hitz lauz eta beste batzuek bertsotan daude idatzita. Orrialde banatan daude testuak, azkena izan ezik, bi orrialde hartzen baititu horrek.
Edukia: 35 testu solte dira, autorea bizi zelarik inon argitaratu gabeak.
Gaiak: Testuek ez dute gaiezko batasunik; bizitza, Euskal Herria, Idazlea, eta horrelako gaiak darabiltza. Madrilen emandako udako giroa ageri dute sorta honetako testuek.
Datazioa: Madrilen 1974an eman zuen udaren ondoko udazkenean (eta nonbait 1975ean ere bai) idatzi zituen seguruenik testu hauek; horietako bat honetara hasten da: "46 urte. Ez naute izutzen". 1974ko udazkenean bete zituen urte horiek. "Oteiza ez da gizon erreza" idatzia izan daiteke 1974koa nahiz 1975ekoa, Oteiza Arantzazun lanean jardun zenetik 6 urtera baitago idatzita.
Bestelako oharrak: "Arantzazuko Amari Poz-jarioak" izena eman diogu sortari, izen bereko abestia dutelako paperek inprimatuta aldeetako batean. Sorta honetako testuok Madrilen emandako udaren ondoren eta handik ekarritako apunteen gain idatzitakoak dira, seguruenik.