Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: DGA-1

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Antton Olariaga: Azala

Iturriaren izena: Denbora galdu alde (DGA sigla soilez aipatua oharretan)

Argitalpen-datuak: Erein, Donostia, 1985, 160 or.

Iturriaren urtea: 1985

Orrialde-kopurua: 160

Testu-kopurua: 106

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (21 x 13) – Kartulinazko azala, koloretan inprimatua. II. Barruko testuak, hitz lauzkoak eta olerkiak, bata bestean ondoren doaz, eta testu bakoitza orri banatan hasten da. Testuek ez dute titulurik, baina bakoitzaren lehen hitza hizki larriz dago idatzita.

Edukia: 106 testu (69 olerki, 4 bertso-sorta eta 33 prosazko). Autoreak bere gaixoaldian bizi izan zituen barruko sentimendu-pentsamenduak agertzen ditu, poesian, prosan, ipuin moduan, bertsotan, gutun moduan. Genero denak nahasita. Badaude jasota medikuaren txosten pare bat ere, facsimil gisa.

Gaiak: Obra "psikoanalitikoa" da funtsean, psikoanalisia hitza adiera hertsian hartu gabe, ordea. Liburuko poema eta testu gehienak (46) "bizitza" sailekoak dira gure sailkapenean; bere izaera eta bizi-esperientziako alderdi traumatikoenak eta minberak agertzen ditu, xalotasunez eta barru-barrutik. Agian liburuko testu gehienak dira autobiografikoak, baina epigrafe horren pean 7 testu ditugu sailkatuak. Giro eta testuinguru horren barruan landu zituen beste gai batzuk, poetarentzat bereziki biziak: idazte-lana eta poesiaren izaera, Euskal Herria, euskara, denbora, etab.

Datazioa: Idazte-datazioa: 1980-1984 Liburu honen jatorrizko testua daukagu, karpeta daktilografiatuan inprimategirako prestatua (DGAZ). Karpetako lehen zatiko idazlanak datatuta daude; bigarren partekoak ez, oro har. Baina argitaratzean datak kendu egin zituzten, baten batek hala iradokita, lehen orrialdean, eskuz idatzita ageri denez. 1981-1983 bitartean idatzitakoak dira horko testu datatu gehienak."Egunero dut gogoan" olerkiaren azpian 1970ko data dago idatzita, eskuz –idazte-data adierazi nahi ote du?–. Data dutenen artean badago 1984korik ere. Eta uste izatekoa da, datarik gabekoen artean ere badirela 1984ko testuak. Beraz, eta oro har, DGA 1981-1984 bitartean idatzita dagoela esan daiteke; hain zuzen ere, psikiatrarengana jo beharra izan zuen ondorengo gaixoaldi horretan; baina 1980koa da Liburuko Gandiaga koadernotik harturikoetako bat.

Lekukotasunak: "Denbora galdu alde psikiatraren agindu baten ondorioa da. Denbora galtzen ikasi behar nuela preskribatu zidan, eta niretzat: denbora galtzeko modurik atseginena idaztea denez, ba, horrelaxe egina dut. Ez idaztera jarriz, baina denbora galduz, introspekzioz, bestela sekula esango ez nituen barneko gauzatxo eta ipuintxoak aitortu ditut hor" (Gandiaga, B., "Izendatu didazuen gaia" (hitzaldia), in: Hegats 4, 1991, 216. or.). "Hau literatura bada, liburu hauek zein literatur jenerotan sartu asmatzea kostako zaio kritikoari. Literatura baino, beste militantzia batzuk ere badauzkagu. Horrela sortu dira Denbora galdu alde (1985) eta Gabon dut anuntzio (1986). Liburuok seguruenik ez dira literarioak, ez dira behintzat literatura egiteko asmotan eginak" (Gandiaga, B., "Izendatu didazuen gaia" (hitzaldia), in: Hegats 4, 1991, 211. or.).

Bestelako oharrak: Eskaintza: Julian eta Angelita adiskideei eta Dionisio Arruti fraide lagunari dago eskainia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa