Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARPE-4

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)

Lankideak: Pedro (Arrikurzkoa) eta ama: solastariak / Bitoriano Gandiaga: grabatzailea

Iturriaren izena: Arrikurzko Pedro eta amarekin elkarrizketan-4]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, a.g., 1999-2000 [Arantzazu]

Iturriaren urtea: 2000 (?)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua: Elkarrizketa.

Edukia: Honako gaiak jasotzen ditu jarraian elkarrizketak: 1. Sanjoanak: sua, Sanjoan-sorta (edo sendorra). 1’. Lehen komunioa Arantzazun. 2. San Bernardoak (Arabako Barrian). 3. Aizkorriko Santokristoa: San Migel egunez, argizaria gerriari lotuta eraman eta han piztea... Arrosario ondoko igandean Urbiara, gazteak. 4. Arantzazuko Andre Mariaren eguna. 5. Auzoko jolasak: “Txirikilletan” garizuman, Koroazio kaperaren inguruan. 6. Auzokoek fraideei bildotsa eramatea, eta Gorpuzti eguneko bazkaria. 7. Ira fraideei eramatea, eta ondorengo Santu Guztien eguneko bazkaria. 8. Jarijoteko lana eta festa. 9. Txerri-hilketa eta -afaria. 1’ puntuaren ondoren digresio luzea dator: Pedrok eta Milagrosek berriki izandako autoko istripuaz.

Gaiak: Arantzazu auzoan ospatzen dituzten jai eta bestelako ospakizunak.

Datazioa: Joseba Intxaustik Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako Arantzazu auzoari buruzko lankidetza eskatu zion Gandiagari. Badirudi, horretarako bildu zuela informazioa; baina azkenean ez zuen artikulua lantzerik izan. Beraz, 1999 edo 2000. urtekotzat jo dezakegu.u.

Bestelako oharrak: Lau kasete bete zituen Gandiagak Arrikurzko Pedro eta amarekin elkarrizketan; eta gehiago ez zuen bete, kasete gehiagorik ez zuelako eskura.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa