Autorea: Frantziskotar anaidia
Iturriaren izena: Kanta dezagun. 1. Abendua-Adviento
Bilduma: Kanta dezagun (5 liburuki)
Argitalpen-datuak: Arantzazu, 1987. Azaroa. (20,5 x 14,5). 126 or.
Iturriaren urtea: 1987
Testu-kopurua: 4
Dokumentu mota: Multikopiatua
Sailkapena-1: 2.1.2. Liburua
Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K
Kanpo-deskripzioa: Arantzazuko Anaiarteak elkarteko liturgia eta otoitzerako bildu eta eraturiko kanta-bilduma da liburua: Eliz liturgiako Abendu aldirako paratua. Ez da saltzeko asmoz argitaraturiko liburua, eta ez dute merkaturatu. Batez ere fraide frantziskotarren artean zabaldu da, eta horiek erabiltzen dute anaiarteko eta elizako otoitzetan. Autore askorenak dira kantak; baina partaidetza handia Arantzazuko fraideena da bertan, hitzak nahiz musikak sortzen: Iņaki Beristain, Jose Luis Zurutuza, Jose Iturria, Pello Zabala, Bitoriano Gandiaga. Euskarazkoak eta gaztelaniakoak dira testuak, musika eta guzti jarriak. 40 inguru dira euskarazko kantak, eta beste hainbeste-edo gaztelaniazkoak. Euskarazkoetatik 4 dira Bitoriano Gandiarenak (Pello Zabalak musikatuak, denak).
Edukia: Gandiagaren kanta-testuak 4 dira liburu honetan, denak Pello Zabalak musikatuak. Horiek denak bestelako iturriren batean ere aurki daitezke Gandiagaren artxiboan, edo argitaratutakoetan.
Gaiak: Erlijiozkoak dira testuak.
Datazioa: 1983-1985 bitartekoak dira testuak.