Autorea: Hainbat
Lankideak: Bitoriano Gandiaga: 18 olerki / Pello Zabala: hainbat doinu
Iturriaren izena: Gabon Dut Anuntzio [koadernoa]
Argitalpen-datuak: Pro manuscripto, Arantzazu, 36 or.
Iturriaren urtea: 1985 (?)
Orrialde-kopurua: 18 (1+14-33)
Testu-kopurua: 31
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: 3.3. Bilduma
Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K
Kanpo-deskripzioa: I. Koaderno multikopiatua (DinA-4) -kartulinazko azala - grapaz josia. II. Alde bakarretik daude daktilografiatuta 36 orriak. Olerki-kantak orrialde banatan hasten dira, doinu eta guzti sarritan. Olerki-kantetako batzuk azpian idazte-data ere badute.
Edukia: 31 olerki-kanta daude koadernoan, baina horietatik honako hauek bakarrik dira Gandiagarenak, orrialdetan adieraziak: 1. or. eta 14-33 orrialdeetakoak. Denetara 18 dira Gandiagarenak. Besteak Gabon-kanta tradizionalak eta herritarrak dira, edo halako lagun jakin batengandik jasoak: 11. orrialdeko "Ttott" kanta Araozko Felisa Guridi, Arantzazuko Milikua ostatuan bizi zenaren ahotatik jasoa da, Gandiagak berak jasoa; 13. orrialdekoa, "Bart, ai, gure amak" Bitoriana Villarrek (Patxi Irizar frantziskotarraren amak) abesturikoa da, eta haren ahotatik jasotakoa. Kantetako askok daramate dagokien doinua idatzita.
Gaiak: Gabon kantak dira oro har.
Datazioa: Bilduma hau Gabon dut Anuntzio baino lehentxeagokoa da: 1985ekoa agian, urte horretan dataturiko olerki-kantarik egon badago eta.
Bestelako oharrak: Etxez etxeko kantaldi-itzulia antolatzen zuten zenbait fraidek eta beste lagun batzuek Arantzazu auzoan; Gandiagak parte bizia hartzen zuen horietan, Pello Zabalarekin batera: batek hitzak eta besteak musika idatziz eta. 1981ean-edo hasi ziren kantaldia antolatzen, eta gero urtez urte egiten zuten. Lehen urteetan erabilitako kanten bilduma da nonbait koaderno hau. Gandiagarenak, ia denak, daude Gabon dut anuntzio liburuan jasota.