Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GDA

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Musika: Pello Zabala / Irudiak: Xabier Egaņa / Maketa: Xabier Egaņa, J.A. Aduriz

Iturriaren izena: Gabon dut anuntzio (liburua)

Argitalpen-datuak: Arantzazu, Oņati, 1986 , 132 or.

Iturriaren urtea: 1986

Orrialde-kopurua: 132

Testu-kopurua: 60

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.1. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (20 x 15) - Kartulinazko azala. II. Olerkiak eta horietako askoren kanta-doinuak, marrazkiak eta hitz lauzko testuak, denak sailean doaz. Testuak orrialde banatan hasten dira, eta lehen lerroa (edo hitza) hizki larriz idatzita daukate gehienetan -ez beti-. Testu gehienek idazte-data daukate azpian idatzita. Marrazkiak zuri-beltzean.

Edukia: Liburuko 60 testuetatik gehienak olerkiak dira (52); prosa-testuak: 7. 1. Olerki gehienak musikatuta daude. 2. Olerki edo bertsoez gain, prosazko testu zenbait ere badu liburuak, autoreak berak idatzita. 4. Badago elkarrizketa bat, Pello Zabalak Gandiagari egina (32-34 or.). 3. Marrazki ugari du. 4. San Frantzisko Asiskoak Jesusen jaiotza Greccio herrian "antzeztu" zueneko kondaira dakar azkenean (2 or.; 127-128 or.).

Gaiak: Liburua monografikoa da nolabait, Gabonen inguruko kantak, alegia. Badago Pello Zabalak autoreari egindako elkarrizketa ere. San Frantzisko Asiskoak Jesusen jaiotza Greccio herrian "antzeztu" zueneko kondaira dakar azkenean (2 orrialde). Zenbait kantetan egungo munduko gertakariak daude aipatuta.

Datazioa: Olerki asko eta asko konposizio-data eta guzti datoz liburuan: 1970ekorik badago, eta 1985ekoak ere bai. Liburu honetako testu eta musika asko eta asko lehendik Egan aldizkarian argitaratuak dira (1983-1985). Dena dela, eta autoreak aitortu duenez, horko testuak ez zituen libururen baten asmotarako idatzi; asko eta asko Eguberri bezperan urtero hainbat fraidek eta lagunek Arantzazuko ostatuz ostatu kantari egiten zuten kantaldi ibiltarirako idatzi zituen. Horregatik, 1970 eta 1986 bitarte luzekoak dira horko olerki eta testuak. Izan ere, batzuk seguruenik 1986koak ere izan daitezke, liburua argitaratu zuen urtekoak, alegia.

Lekukotasunak: "Hau literatura bada, liburu hauek zein literatur jenerotan sartu asmatzea kostako zaio kritikoari. Literatura baino, beste militantzia batzuk ere badauzkagu. Horrela sortu dira Denbora galdu alde (1985) eta Gabon dut anuntzio (1986). Liburuok seguruenik ez dira literarioak, ez dira behintzat literatura egiteko asmotan eginak" (Gandiaga, B., "Izendatu didazuen gaia" hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 216. or.). "Gabon dut Anuntzio-n, batzutan herri-poesia nolabait kultua landu da (inoiz ez kultuegia), musikatzeko zen testu bat, Gabona fraide eta estudiante artean bizitzeko. Badira ikasleekin komentatzeko sorturiko asmaketak ere, Gabona girotu alde. Beste batzuk auzoan etxez etxe kantatzeko eginak dira eta atmosfera horrixe erantzuten diote. Beti ere lagunarteari eta festari gehiago begiratu zaio, literaturari baino" (Gandiaga, B., "Izendatu didazuen gaia" hitzaldia, in: Hegats 4 (1991) 217. or.).

Bestelako oharrak: Liburu honetako testu eta musika asko eta asko lehendik Egan aldizkarian argitaratuak dira. Gurasoei eskaini zien liburua Gandiagak: "Gabon-jaiak pozkariz ospatzen irakatsi zidaten Jose eta Anastasia Orbelaungoari".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa