Autorea: Hainbat
Lankideak: Miel Loinaz
Iturriaren izena: Gandiagaren urtebetetzearen bezperan (eta mezak)
Argitalpen-datuak: Zuzeneko grabazioa, e.g. [Arantzazu]
Iturriaren urtea: 1978
Dokumentu mota: Grabatua
Sailkapena-1: Kasetea
Sailkapena-2: 5.4. KantaldiaKas
Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetatik grabatua.
Edukia: Kasete hau oso heterogenoa da: Gandiagaren urtebetetzeko bertso eta trikiti-kantuak, Arantzazuko meza nagusia San Frantziskoren egunez, Segura irratitik transmitituriko meza, non Gandiagaren ahotsa ere entzuten baita. A aldea: – Gandiagaren urtebetetzea dela eta, Miel Loinaz “Lasturrek” bertsoak kantatzen ditu, Pastoraleko doinuan, haren bizitzako zenbait gorabehera gogoratuz. – Trikiti doinuarekin, beste bertso batzuk botatzen ditu norbaitek, non Lurralde santuko erromesaldia ere aipatzen baitu. Jakin ez nork botatzen dizkion bertso horiek. – Berriro Lasturrek “azken pheredikia” kantatzen du. – Gero Arantzazuko meza nagusiaren grabazioa dator, San Frantziskoren egunekoa, dirudienez: Iñaki Beristain, Joan Joxe Munian, J. Agustin Elustondo eta J. M. Garaialde behintzat ezagutu daitezke grabazioan. Sagarapenekoan eten egiten da meza.
Gaiak: Urtebetetzeko bezperako bertsoak: Gandiagari eskainiak. Meza Arantzazun. Meza Segura irratitik.
Datazioa: Lurralde santuko erromesaldia aipatzen denez, uste izatekoa da, Gandiagak hori egin zuen garaikoa dela grabazioa: 1978.
Bestelako oharrak: Kasetearen lehen parteak batez ere, balio biografiko garrantziazkoa du, Bitoriano Gandiagaz ari garelarik.