Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Jorje Oteitza eta Itziarrentzakoak
Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen eta daktilografiatuen sorta, 15 orri + 21 orriko eta 8 orri koadernoa
Orrialde-kopurua: 42 (15 + 21 +8)
Testu-kopurua: 10
Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz
Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta
Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Paper sorta oso heterogenoa da: eskuzkoak, gehienak daktilografiatuak, inprimaturiko bat: Oso ezberdinak tamainaz eta idazkeraz. Makinazkoak eskuzkoen kopiak dira batzuetan.
Edukia: Jorje Oteitzari edota Itziar Karreņori -nahiz biei- eskainitako olerki eta testuak, artxiboan barreiaturik aurkitu ditugunak, bateratuta daude sorta honetan. Bi ataletan bana daitezke testuok: A) 11 pieza poetiko nahiz prosazko, Jorge-Itziarri eskainirikoak. Hemendik kanpo geratu da Gandiagak azken egunetan Jorjeri idatzitako gutuna, hori eskuizkribu apartekoen sortaren barruan baitago. B) Bi koaderno moduko, grapaz josiak: "Goreti eta Josebaren ezkontza / Itziar eta Jorjeren Urre-ezteiak" titulua daramana (21 orrialde dira, makinaz idatziak, eta grapaz josiak). Ospakizun horretarako prestatu zuen liturgi materiala dago gehienbat bertan; beraien eskuetan jartzeko kopiak egin zituen seguruenik. Bertan daude: monizioak, bibliako testuak, homilia, herriaren eskariak eta erritualeko bestelako testuren batzuk eta Eukaristi otoitza, ospakizunerako moldatua. Horren barruan badaude Gandiagaren bi olerki ere: "Eskerrak Zauri maitasun zaren" eta "Jorje gaiago da". Bi olerkiok gaztelaniara itzulita daude, eta bestelako testu gehienak ere bai. Horren osagarri modukoa da 8 orriko bigarren sorta grapaz josia. Jorjeri edota Itziarri eskainitako beste olerki edo testu batzuk ez daude sorta honetan, argitaratuta daudelako, eta horien jatorrizkoak galdu direlako edo dagozkien bildumatan daudelako: inprimategirako karpetetan, alegia.
Gaiak: Adiskidetasun- eta gorespen-testuak dira gehienbat poesiak. Bi koadernoetako gaiak, berriz: testu biblikoak, liturgi otoitzak eta gogoeta teologikoak funtsean.
Datazioa: Sorta honek ez du urterik, jakina, material heterogenoak eta urte ezberdinetakoak direlako; batzuetan ez dakigu noizkoak diren ere. Dena dela, bi sorta grapatuetako materiala 1988koa da.