Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-O

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - HGB@E-koen garaikoak]

Argitalpen-datuak: Paper daktilografiatuak, 28 orri

Iturriaren urtea: ~1969

Orrialde-kopurua: 56 (28 orri)

Testu-kopurua: 28

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako paperak dira, baina zerbait zabalagoak. Gaztelaniazko itzulpen eta guzti daude. Orri banatan daude testuak.

Edukia: 28 olerki dira, AOB-ko artxibadoretan sail ezberdinetan sailkatuak. Horietako asko beste iturriotan ere badaude: HGB1E eta HGB3E, HGBn, HGBA eta HGBS. Horietako sei autorea bizi zelarik argitaratu zituzten; beste zortzi hura hil ondoren; besteak argitaratu gabe daude (2007-02).

Gaiak: Gai nagusiak Euskal eta euskara dira; badaude bestelako gaietakoak ere: jendea, idazlea, etab.

Datazioa: 1968tik aurrera Gandiagak Oteizarentzat prestatzen zituen olerkiak dira noski, hark uler zitzan gaztelaniara Gandiagak berak itzuliak. 1968-69 urteetan jardun zen Oteiza Arantzazuko apostoluak lantzen. Ordukoak dira seguruenik gaztelaniara itzulita dauden testu horiek. Horregatik 1969kotzat jo ditugu denak. Bestelakoak beranduxeagokoak izan daitezke, baina seguruenik 1974a baino lehenagokoak.

Lekukotasunak: "Orduan hasi nintzen berriro idazten. Pretentsio handirik gabe baina ondo argi nuela Oteiza ez zela tontoa, eta beharko nuela ondo idatzi. Nik euskaraz egiten nituen konposizioak. Ondoren, gaztelerara itzultzen nituen eta irakurri egiten nizkion behin. Gero, euskaraz irakurtzen nizkion, berriz, hiru-lau aldiz. Eta horrela... Baina Oteiza Oteiza da, eta ni, ni naiz..." ("Poesiak ederra izan eta atsegina eragin behar du", Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa (Argia, 1997ko azaroaren 30ekoa, 27. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa