Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Errail Zaharra
Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta, 18 orri
Iturriaren urtea: 2000~
Orrialde-kopurua: 18 orri
Testu-kopurua: 15
Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz
Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako paper sorta da; bat izan ezik, beste denak alde bakarretik daude idatzita eskuz -bi bakarrik daude daktilografiatuta-.
Edukia: 15 olerki ezberdin daude, autoreak sorta bezala pentsatuak eta sortuak nonbait. A) Horietako 11 olerkik batasuna egiten dute sortan, bereziki Zurgai aldizkarian (2000 septiembre) argitaratzeko prestatu zituelako: Eskuz idatzita daude euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak, eta makinaz idatzita, euskarazkoen kopia (bi orrialdetan). Olerki batzuen gaztelaniazko itzulpenak birritan daude eskuz idatziak: zirriborroa eta garbiko kopia, alegia. Horietako gehienak bestelako iturrietan ere aurki daitezke: 8 AOB-n eta 1 AZK-n. Pello Zabalak ere horietako hiru behintzat jaso zituen ordenagailuan, eta digitalizatuta etorri zitzaizkigun artxibora. 11 olerki horiek, bada, Zurgai aldizkariak argitaratu zituen, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Horietako bat Euskaldunon Egunkariak ere argitaratu zuen, "Eta zeru ertzaren" hasten dena. B) Beste lau olerkiak ez zituen Zurgai aldizkariak argitaratu, baina sorta berekotzat jo ditzakegu. Horien gaztelaniazko itzulpenak bakarrik daude, ordea, sorta honetan; horien jatorrizko euskarazkoak AZK-n zeuden (eta bertan utzi ditugu, besteak bestek, orriak ere ezberdinak direlako) –hortik grabatu zituen seguruenik Pello Zabalak hiru olerki, eta Zabala izeneko iturri digitalizatuan etorri zitzaizkigun–.
Gaiak: Bizitza eta denborari buruzko olerki esitentzialak dira gehienbat.
Datazioa: Sorta hau, argi dagoenez Zurgai aldizkarirako prestatu zuen: 2000. urtean. Badirudi olerki guztiak urte horretakoak izan daitezkeela. Aldizkarian argitaratu ez zutenetako bat, "Heriotzarekin, / biok besoz beso...", heriotza hurbil sentitzen zuenekoa da.
Bestelako oharrak: Badirudi, Zurgai aldizkarirako 11 olerki baino gehiago bidaltzeko asmoa izan zuela uneren batean, eta horretarako itzuli zituela gaztelaniara; baina gero 11ra laburtu zuen zerrenda.