Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Jesu Kristoren Hiru Gorazarreak
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 12 orri
Iturriaren urtea: ~2000
Orrialde-kopurua: 12 orri
Testu-kopurua: 3
Dokumentu mota: Daktilografia
Sailkapena-1: Orriak
Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Din-A-5 tamainako orriak, alde bakarretik makinaz txukun idatziak. Orri banatan daude idatzita, euskarazko nahiz gaztelaniazko testuak.
Edukia: Jesu Kristoren hiru gorazarre dira, euskaraz eta gaztelaniaz: "Jesus Jainkoaren seme", "Jesus, ez daukagu hitzik", "Hosanna zuri, behin ta biz". Horien jatorrizko eskuzko testuak eta horien makinazko kopia bana AOB-n daude banaturik, bakoitzari dagokion lekuan.
Gaiak: Jesu Kristo da hiru olerkien gaia.
Datazioa: 2000. urtea Kristautasunaren urte santua izan zen, eta Aita santuak Jesu Kristoren urte izendatu zuen. Hori dela-eta, landu zituen nonbait Gandiagak bereziki hiru gorazarre hauek, "Fede Ibilaldia Arantzazu – 2000 Misioa" ekitaldirako. Gertaera horren kronikaren barruan argitaratu zituen Arantzazu aldizkariak horietako bi (2000. urtean, 605 zenbakian, orrialde banatan) –seguruenik horretarako jarrita dauzkate horien eskuizkribuek gainaldean 1) eta 2) zenbakiak–.
Bestelako oharrak: Hiru olerkien sorta hau eratu dugu, hiru gorazarreak alde guztietatik bata besteari oso lotuak eta nolabait baterakoak direlako: Gaiaren batasunaz gain, eskuzko testuak idazteko erabili zituen paperak eta idazkera-estiloa berdinak dira –boligrafoa ere berbera dela dirudi; horiek makinaz kopiatu ere, ekitaldi berean kopiatu zituen baten batek, denak estilo berberaz baitaude daktilografiatuta. –Agian horiekin batera jartzekoa da "Sinesten dut ... sinesten dut Jesus" olerkia ere, eskuzko jatorrizkoari begiratuz gero, baina horren makinazko kopiarik ez zaigu iritsi–.