Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Xabier Egañari]
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen eta eskuizkribuen sorta, 25~orri
Orrialde-kopurua: 25~orri
Testu-kopurua: 8
Dokumentu mota: Makinaz/eskuz
Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta
Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Orri gehienak Din-A-4 formatukoak dira, makinaz alde bakarretik idatziak. Orrialde bat baino gehiagoko dokumentuak grapaz josita daude. Olerki txiki bat, "Kolore-zorabioak" Din-A-5 formatuko paperean dago idatzita. Bada olerki berezi bat, Gandiagak Xabier eta Mari Joseren ezkontzarako idatzitakoa: diptiko inprimatu baten gainean dago eskuz idatzita euskarazko jatorrizko testua; koartila tamainako bi orritan (alde bietan) eskuz idatzita dago gaztelaniazko itzulpena; eta diptiko moduan tolestaturiko Din-A-3 tamainako paperean dago makinaz txukun idatzita olerki osoa, "diptikoaren" alde batean euskarazko testua, eta bestean gaztelaniazkoa. "Xabier Egañari zenbait galdera" tituluko elkarrizketa bi kopietan dago, bakoitzak 3 orrialde.
Edukia: Xabier Egañari buruz –berari pertsonalki zuzendutako edo haren obra artistikoari buruz– Gandiagak idatzitako hainbat idatziren –olerki, bertso, elkarrizketa formakoren– sorta da hemengo hau: 8 dokumentu denetara. Hemen ez daude Gandiagak Egañari eskainitako olerki eta testu literario guztiak, horietako batzuk argitaratuta daudelako eta jatorrizkorik ez dugulako edo.
Gaiak: Gaiak heterogenoak dira; baina gehienbat Egañaren arteari buruzkoak.
Datazioa: Idatzi hauen datari dagokionez, garai eta urte ezberdinetakoak dira: batzuetan ezaguna da urtea, bestetan ez.