Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: MAIZ

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Maria Aizkirrikoa]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen eta daktilografiatuen sorta, 6 orri

Iturriaren urtea: 1986

Orrialde-kopurua: 6 orri

Testu-kopurua: 3

Dokumentu mota: Makinaz / Eskuz

Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Hiru orri Din-A-4 formatuko, eta alde batetik makinaz idatzitakoekin batera, beste hiru orri daude, alde bakarretik eskuz idatziak, 26 x 20,5 cm tamainakoak.

Edukia: Hiru olerkitzat har daitezke, tarteko aldaera eta zuzenketak kontuan izanik: a) "Aizkirriko Maria" hasten dena; b) "Haizkora batez moztu" (2 bertsiotan); c) "Haizkora kolpez moztu". Gaiaren tratamendu bertsuaren hiru aldaera dira, eta zenbait bertso eta lerrotan bedinak dira gainera; baina olerki bakarrera ekartzen zailak direnez, hiru olerkitzat eman ditugu datu-basean, erregistro banatan.

Gaiak: Hiru olerkiek gai bakarra dute: Maria Aizkirrikoaren hilketa.

Datazioa: Maria 1985ean hil zuten; hari eskainitako olerkiek denek daukate data zehaztuta, makinazko kopian.

Bestelako oharrak: Maria, Arantzazuko Aizkirri baserriko etxekoandrea, aizkoraz hil zuen norbaitek eta ur-putzura bota gorputza. Guztiz hunkituta utzi zituen auzoa eta fraideak gertaera horrek, bereziki Gandiaga, oso ezagunak eta lagunak baitzituen bera eta beraren familia osoa. Hala ere, beraren egunkarian ez du gertakariaren berririk ematen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa