Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: Uda batez Madrilen [Inprimategirakoa]
Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen bilduma,
Iturriaren urtea: 1976-1977
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Liburugaia
Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G
Kanpo-deskripzioa: 156 orriko bilduma: orri ia denak folio tamainakoak. Sarrerako testuen ondoren, bilduma osoa sei ataletan dago banatuta, kartulina kolorezkoak tartekatuta. Sortaren titulua, hasieran, "Udara batez Madrilen" zen; bertan dago eskuz zuzenduta eta "Uda" idatzita –seguruenik autoreak berak, UBMZ-n ere aldatuta baitago–. Funtsean UBMZ eta UBMX makinazko kopialdi berekoak dira: UBMZ UBMX-n kalkoa da; baina UBMZ-n badaude orrialderen batzuk aparte kopiaturikoak. Adibidez UBMX-ko 37. orrialdea, askotxo aldatuta, berriro kopiatu zuen UBMZ sortarako, bi orrialdetan (33-34 or.). Inprimategirako prestaturiko kopia da seguruenik, maketistarentzako ohar eta guzti.
Edukia: Uda batez Madrilen liburuaren originala da funtsean, makinaz idatzia. Lehenengo orrialdearen eta bigarrenaren artean Joan Mari Lekuonaren sarreraren originala dago sartuta, Jose Antonio Adurizek zuzenduta (13 orrialde), Gandiagaren beraren testuak bezala.
Gaiak: Ik. UBM-ren erregistroa.
Datazioa: Kopia 1977. urtekotzat jo dugu, UBMZ bezala; baina bata nahiz bestea zerbait lehenagokoak izan daitezke: 1976koak edo.
Bestelako oharrak: Makinazko testuaren gain sarturiko zuzenketa gehienak Jose Antonio Adurizek idatziak dira, bera arduratu baitzen inprimategirako lanez, editorialaren aldetik. Oro har, UBMZ kopian autoreak berak eskuz egindako aldaketak ere jaso zituen Adurizek UBMX-en, inprimategirako. Hala ere, testuren batzuetan badirudi UBMZ baliatu zutela zuzenean inprimategian: adib., "Etxadiz gora dorreak" olerkia (goian aipaturiko UBMZ, 33-34 or.); era berean "Oroitzapenik isildu" olerkian "Joxantonio Astigarraga" izena dago sartuta, eskuz, UBMZ-n, baina UBMX-n "Juan Iñarra" dago horren lekuan. Azken batez, badirudi, bi kopiak erabili zituztela eskuetan, liburua inprimatzean.