Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Koadernoa-2]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 62 or.
Iturriaren urtea: 1974-1975
Orrialde-kopurua: 16 (62)
Testu-kopurua: 17
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa
Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G
Kanpo-deskripzioa:
I. Eskola-koadernoa (21,5 x 15,5).
II. Berez 32 orrikoa da koadernoa —orri koadrikulatuak—, baina hasierako orria kenduta dauka. Koadernoaren lehen 16 orrialdeak bakarrik daude idatzita —horiek zenbakitu egin ditugu geure aldetik, erreferentziak errazteko—. Eskuz idatzita daude bertako testuak.
Edukia:
17 testu dira, denak olerkiak, azkena izan ezik. Lehen idazketakoak dira testuok, batzuk gaineko zuzenketa eta guzti. Argitaragabeak dira testuok oraingoz (2005), eta Gandiagaren artxiboan beste inon ez ditugu aurkitu.
Gaiak:
Gai ezberdinetakoak dira testuok: Euskara, Euskal Herria, bizitza, idazlea...
Datazioa:
Badirudi, Uda Batez Madrilen idatzi zuen garaikoa izan daitekeela, "Madrilen" (2. or.) eta "Nori, zeri dagiozu agur" (11. or.) hasten diren olerkiei begiratzen badiegu behintzat. Horregatik 1974-1975 data eman diogu, UBMG iturrikoei bezala.
Bestelako oharrak:
Lau eskola-koaderno utzi dizkigu erdi-idatzita Gandiagak. Horiek zenbakitu egin ditugu erreferentziak errazteko: Koadernoa-1, Koadernoa-2, Koadernoa-3 eta Koadernoa-4. Hemengo Koadernoa-2 (2KO, siglaz) horietakoa da, beraz.