Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Lankideak: Pedro de Anasagasti: itzulpenak – José Luis Padrón: itzulpenak
Iturriaren izena: Donostiako Musika Hamabostaldia-2001
Argitalpen-datuak: Orri sorta inprimatua, Donostiako Musika Hamabostaldia, 2001, 24 orri
Iturriaren urtea: 2001
Orrialde-kopurua: 24 orri
Testu-kopurua: 19
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Bilduma
Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx
Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako 24 orrialdeko sorta da –inprimaketa digitala–; azaleko orrian Gandiagaren olerki zati bat dakar: "Egungo ogia", eta behean ekitaldi kulturalaren data –izan ere, testu-sorta hau Gandiagaren omenez Arantzazun 2001eko abuztuaren 17an egindako kantaldirako eratu zuten–. Olerkiak bi zutabetan daude maketatuta: ezkerrekoan euskarazko testua eta eskumakoan gaztelaniazko itzulpena. Gaztelaniazko itzulpenetako asko Pedro Anasagastirenak dira, ELRP-tik hartuak; beste askotxo, berriz, José Luis Padrónek egindako itzulpenak dira. Bakoitzean adierazita dago itzultzailea.
Edukia: 19 olerki dira, denak lehendik liburutan argitaratuak: batez ere ELR eta HGB liburuetan.
Gaiak: Gaiak askotarikoak dira.
Bestelako oharrak: Donostiako Musika Hamabostaldiak Gandiagari eskaini zion egun oso bat 2001ean (abuztuaren 17a). Eguerdi aldera Urbian izan zen kanta-jaialdia; eta arratsaldean Arantzazuko basilikan musikaldi, kantaldi, errezitaldi, etab. Horretarako Gandiagaren olerki sorta prestatu zuen Musika Hamabostaldiak, jendearen artean banatzeko edo. Euskaltzainditik etorritako fotokopia da Gandiagaren artxiboan daukaguna.