Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ELRG

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Elorri gehigarria]

Argitalpen-datuak: Neguko arratsalde- (Bitoriano Gandiaga) [Z / 2-5-11 / (4)], 20 orrialde

Iturriaren urtea: 1956-1958

Orrialde-kopurua: 20

Testu-kopurua: 55

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.2. Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: 20 orrialde dira, DinA-5 tamainakoak, gehienak alde bietatik makinaz idatziak, karpeta batean jarriak. Lehen orrialdean Bitoriano Gandiagaren izena dator, eskuz idatzia: Ez Gandiagak berak idatzia, Joseba Etxeberria Arantzazuko liburu- eta artxibozainak baizik. Gainera etiketatxoa dakar, Artxiboko kokapena adierazten duena; Z / 2-5-11 / (4). Lehen olerkia "Neguko arratsalde" hasten da.

Edukia: Elorri Gehigarria bilduma Elorri (ELR) liburuari lotuta dago zalantzarik gabe; bertako hogei olerki izan ezik, beste denak daude ELR-n argitaratuta. Elorriko Lorak (ELRL) karpeta dago, ordea, ELR liburuaren oinarrian. Hogei haietatik bi ELRL-n ere badaude.

Gaiak: Bizitza eta Arantzazu dira olerkiotako gai erabilienak.

Datazioa: Badirudi, ELRG karpeta ELRL eta ELR-ren tartean kokatzen dela, baina gehienak ez daude ELRL-n; bi, ordea, ELRL-n eta ELRG-n bakarrik daude: "Egun barriko kantu barri bat" eta "Bizi izateko pozaren". - "Bizi izateko pozaren" olerkitxoa: ELRG-z gerokoa dela dirudi, egindako aldaerei begiratuz; gainera erabilitako papera ere ELRL-ko bildumako paperetik guztiz ezberdina da, eta goizenik ere 1956koa izan daiteke. - "Beti zindun berea" olerkian bi aldaera daude ELRL-rekiko, ondoren ELR-ra pasa zirenak. Horregatik ELRL eta ELR-ko olerkiak aukeratuz egindako bilduma da ELRG. Zertarako eratu ote zuen ELRG sorta? Noizkoa ote da? Autoreak dioenez, 1959rako Elorri liburua prest zeukan idatzita eta orraztuta inprimategirako. ELRL-n eta ELR-n artekotzat joz, 1956-1958 urteetan jar genezakeela dirudi; ELRL edo LXK iturrietan ez daudenak behintzat, edota bestelako daturen batengatik data zehatzagorik ematerik ez daukagunean. Baina lehenagokoak ere izan daitezke horko olerkiak.

Bestelako oharrak: Olerki-bilduma hau Arantzazuko artxiboan agertu da, horrela, sorta bezala eratua, inolako titulu orokorrik gabe -"Elorri Gehigarria" (ELRG) titulua editoreak eman dio-. Gandiagaren bilduma berezien artean jaso eta gordeta dago.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa