Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GEP

Autorea: Sarasola, Ibon

Lankideak: Bitoriano Gandiagarenak: 13 olerki

Iturriaren izena: Gerraondoko Euskal-Poesiaren Antologia, 1945-1964

Argitalpen-datuak: Lur editoriala, Donostia, 1973, 208 or.

Iturriaren urtea: 1973

Orrialde-kopurua: 14 (passim)

Testu-kopurua: 13

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.5. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.5. LiburuAnt-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (18 x12 cm) - kartulinazko azala - errustikan koadernatua. II. Kronologikoki ordenatuta daude hainbat autoreren olerkiak. Orrialde banatan hasten dira olerkiak; titulu eta guzti doaz horiek.

Edukia: A) Sarrera gisa (7-8 or.). B) Espainiako Gerra zibilaren ondorengo euskal poesiaren antologia da (1945-1964): 90 inguru dira olerki guztiak; horietatik 13 dira Gandiagarenak, orrialde hauetan daudenak: 107-110, 119-120, 120-121, 129, 141-142, 158-161. C) Bildutako olerkien autoreen eta iturrien aurkibidea (186-196 or.). D) Hiztegi txikia.

Gaiak: Gaiari dagokionez denetarikoak dira poesiak. Sei olerki Olerti liburutik jasotakoak dira, eta liburu horretako gaiak darabiltzate. Poesia erlijiozkoa eta existentziala.

Datazioa: 1957, 1959, 1960, 1961, 1962: urte horietan argitaraturikoak dira hemen jasotako olerkiak. Horietako bakoitzaren idazte-data jakiteko, bakoitzaren erregistroan begiratu behar da.

Bestelako oharrak: Gandiagaren olerkiak lehendik beste nonbait argitaraturikoak dira, batez ere Elorri liburuan eta Olerti sortan. Argitaratuta bezala jaso zituen olerkiak, gehienetan osorik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa