Autorea: Euskal idazleen Elkartea [argitaratzailea]
Lankideak: Bitoriano Gandiaga: 6 idazlan zenbaki banatan
Iturriaren izena: Hegats [Aldizkaria]
Argitalpen-datuak: Euskal Idazleen Elkartea, Hegats. Literatur aldizkaria, Donostia: 3 (1990), 4 (1991), 6 (1992), 11 (1994), 15-16 (1997), 17-18 (1997)
Iturriaren urtea: 1990-1997
Testu-kopurua: 20
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.2.1. Aldizkaria
Sailkapena-2: 1.2.1. AldizkariLitInpr
Kanpo-deskripzioa: Bi tamaina eduki ditu orain arte aldizkariak: 26 x 20,5 hasierako urteetan; tartean 19 x 13 cm-koa izan zen (17-24 zenbakietan); ondoren berriro lehengo neurritara itzuli zen. Hariz josita; kartulinazko azala.
Edukia: Hegats aldizkariko zenbakietan 6 testu argitaratu zituen Gandiagak, 1990-1997 urteetan: Hegats, 3 (1990): testuak 1 (25-28 or.) Hegats, 4 (1991): testuak 1 (207-217 or.) Hegats, 6 (1992): testuak 1 (5-9 or.) Hegats, 11 (1994): testuak 1 (26-27 or.) Hegats, 15/16 (1997): testuak 1 (13-22 or.) Hegats, 17/18 (1997): testuak 1 (99-109) Denetara 20 erregistro atera ditugu horietatik idatzien datu basean; baina batzuetan idazlan bakarrak erregistro bat baino gehiago du, artikuluan jasotako poema bakoitzak bere erregistroa duelako.
Gaiak: Saio literarioak edota bere obrari buruzko azalpenak agertu zituen bereziki Hegats aldizkarian.
Datazioa: Artikuluak gehienbat aldizkarirako prestatu zituenez, argitaratu ziren urtekoak edo aurrekoak izan daitezke. Batzuetan horien barnean jasotzen dituen poemak lehenagokoak dira; batzuetan lehendik argitaratuak ere bai.
Bestelako oharrak: Euskal Idazleen Elkartekoa izan zen Bitoriano Gandiaga.