Autorea: Gandiaga, Bitoriano (testua)
Lankideak: Pello Zabala: doinuak
Iturriaren izena: Gabon dut anuntzio [Inprimategirakoa]
Argitalpen-datuak: Bilduma daktilografiatua, 74 or.
Iturriaren urtea: 1986 (1983-85)
Orrialde-kopurua: 74 orri
Testu-kopurua: 61
Dokumentu mota: Daktilografia
Sailkapena-1: Liburugaia
Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G
Kanpo-deskripzioa: Karpeta eraztunduna, marroia, folio tamainakoa. Din-A-4 tamainako 74 orri, alde bakarrean daktilografiatuta. Zalantzarik gabe, inprimategirako prestatu zuten Gabon dut anuntzio liburuaren originala da, 2. orrialdeko kreditoak eta guzti. Donua ere idatzita daramate olerki-kantek; liburu inprimatuan joango ziren X. Egaņaren marrazkiak ez daude hemen. Eskuzko zuzenketa txikiren batzuk badaude, itxuraz Gandiagak bere eskuz eginak. Olerki-kantetako askok azpian data dakarte, gero liburuan ere eramango zutena. 49. orrialdean azpian datorren kanta ezabatu egin zuen gurutze-marran handiekin; eta ez zuten liburuan argitaratu. 53. orrialdean datorren "Talan- talan, kanpaiak" kanta, lehendik Egan-en argitaratua, gero ez zuen argitaratu GDA liburuan. Kantaren batzuren dedikatoriak makinazko kopiaren gain eskuz egin zituen (29 eta 57. orrialdeak). GDAZ-ko zenbait kantatan leloaren hasiera ahapaldi bakoitzaren ondoren dago adierazita; GDA-n , berriz, kantaren hasieran bakarrik eman zuten, letra larriaz gehienetan.
Edukia: 61 testu dira; gehien gehinak olerki edo bertsoak; baina badaude prosazko testuak ere. Badago Pello Zabalak Gandiagari egindako elkarrizketa modukoa ere (21-22 or.)
Gaiak: Gabon-kantak eta Gobonei buruzko gogoetak.
Datazioa: Zalantzarik gabe, GDAZ inprimategirako prestatua dago; liburuan 1986an argitaratu zuten; beraz, urte horretakotzat edo agian 1985ekotzat jo daiteke karpeta. Baina testuak eta doinuak lehenagokoak dira: 1983-85.
Bestelako oharrak: Karpetaren atzealdean dago erantsita paper bat, Gandiagak berak Xabier Egaņa eta Jose Antonio Aduriz "editoreentzako" eskuz idatzitako ohar honekin: "Arantzazuko A. Guardianak esan didana: 1) Maketazioa zeuon gustora egiteko. 2) Papera eta letramodua ere zeuok aukeratzeko. 3) Burgosko Aldekoa? inprimategian eskatuko duela presupuestoa".