Autorea: Arantzazuko Seminarioa (jabea)
Lankideak: Bitoriano Gandiaga: lankidetza sistematikoa
Iturriaren izena: Seminario al descubierto (1970-1975) [aldizkaria]
Argitalpen-datuak: Arantzazuko Seminarioko barne aldizkaria (1969-1990), 18 or.
Iturriaren urtea: 1970-1975
Orrialde-kopurua: 18
Testu-kopurua: 18
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 2.2. Aldizkaria
Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx
Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako orriak: aldizkaritik ateratako fotokopiak dira. Seminario al descubierto aldizkaria gaztelaniaz argitaratzen zuten gehienbat. Hainbat zenbakitan argitaratu zuen Gandiagak bere olerkiren bat, zenbakiz zenbaki, atzeko azalean.
Edukia: 18 olerki argitaratu zituen denetara, 1970-1975 bitartean
Gaiak: Seminarioko gertakariak, Liturgi-aroak, urtaroak, eta horrelako gaiak landu zituen bereziki.
Datazioa: 1970-1975: Urte horietakoak dira Gandiagaren lankidetzak.
Lekukotasunak: Honela dio Gandiagak (ABG, 61. or.): "Seminario al descubierto deritzo Arantzazuko Seminarioan, erdia euskaraz eta erdia erdaraz, ateratzen genuen aldizkariari. Fraidegaiek idazten zituzten orrialderik gehienak, baina geuk ere jartzen genuen zerbait". Honela dio Gandiagak bere GDA liburuan, 22. or.: "Orain arteko zatiak kolejioko aldizkarian urtez-urte idatziak dituzu. Gero eten bat dator, aldizkariak porrot egin zuelako. Nik ez dakit noiztikoa dudan Gabonetan zerbait idazteko ohitura. Oso antzinakoa. Orduan erdaraz, baina Humanidadesetako hirugarren urtean Gabon-opor guztiak igaro nituen sei eta hiru laurden merezi izan zidaten Jesusen Jaiotzari buruzko bertsoak idazten. Badakit ohiturari eutsi niona eta irakasle berri nintzenekoan Seminariotik eta euskaraz Christmas bezala bidaltzen zirenak neuk idazten nituena. Badakit baita ere, borradoreak praka-poltsikoetan erabiltzen nituena, eta labanderiatik pasatu ondoren, paper-pelotatxo askaezin eginda berreskuratzen nituena".