Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AZK

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Azken karpeta]

Argitalpen-datuak: Eskuzko eta datilografiaturiko bilduma, 118 orri

Iturriaren urtea: 1992-2000

Orrialde-kopurua: 118 orri

Testu-kopurua: 71

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.2. Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta eraztunduna, marroia ( 24 x 21 cm). Lodia da karpeta, orri asko sartuak dituelako barruan. Horietatik 118 orri daude idatzita, gehien-gehienak alde bakarretik -hauek zenbakitu egin ditugu geure aldetik, erreferentziak errazteko-; 55 orri inguru zuritan daude, idatzi gabe. Gehienak eskuz daude idatzita; batzuk daktilografiatuta

Edukia: 71 + 31 idazki-edo daude karpetan: denetara 102. Horietako 41 karpeta horretan bakarrik aurkitu ditugu. 8 bat aldizkarietan (Zurgai, Arantzazu, etab.) argitaratuta daude; bat edo beste AOB izeneko testu-gorputz handian ere badaude; 40 inguru Pello Zabalak grabatu zituen, eta ordenagailuko kopian ere jasoak ditugu beragandik. Gaztelaniaz ere badago testuren bat (65. orrialdekoa, adibidez, 64. orrialdekoaren itzulpena da). Lehen orrialdeko testuaren lotura aski zaila da asmatzen; Pello Zabala saiatu zen azpian olerkia lantzearen prozesua aurkitzen eta horko lerro guztiak ordenatzen (berak arkatzez berridatzita ikus daiteke).

Gaiak: Olerki askok eta askok poetaren fede-bizitza agertzen dute; Otoitzak dira horietako hainbat.

Datazioa: Pello Zabalak 2000. urteko data ipini zien azpian berak ordenagailuan grabaturiko gehienei; baina ez dirudi segurua Gandiagaren bizitzako azken urtekoak direnik denak; horietako bat behintzat -"Urriko hogeita hamarrak" hasten dena- eta seguruenik "Azaroaren hemeretzi honetan" hasten dena ere bai, biak Hegats aldizkariak 1977an argitaratuak, 1994koak dira; "Agur, san Joakin" hasten den gorazarrea, berriz, 1992kotzat jo beharrekoa da. Olerkietako asko eta asko fede-bizitzakoak edota otoitzak dira. Horiek denak seguruenik bere bizitzako azken urtekoak-edo ditu. Zabalak 2000. urtekotzat jotakoak bere horretan utzi ditugu; besteei 1994-2000 urteen tartea esleitu diegu oraingoz. Azkenik, bi behintzat 2001ekoak dira; horien jatorria azalduta dago bakoitzaren erregistroaren ohar historikoan.

Bestelako oharrak: Sorta hau bi karpetetan utzi zuen autoreak: 72. orrialderainokoa bata, eta handik aurreragokoa bestea. Artxiboa jaso zuenak biak karpeta berean jarri zituen, baina biak bereizteko moduan. Izatez, bakartzat jo daiteke, bi parteen artean alde askotako kidetasun handia dagoelako. Pello Zabala hurbil bizi zitzaionak dio, makinazko testuak ere autoreak berak kopiatuak izan daitezkeela.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa