Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JSG

Autorea: Ezkiaga, Patxi / Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Gaztelaniazko itzulpena: Jorge G. Aranguren

Iturriaren izena: Jaunarekin supazterrean. Gandiaga oroituz / Al amor de la lumbre. Recordando a Gandiaga

Bilduma: Ostertza saila

Argitalpen-datuak: Arantzazu EF, Ońati, 2003, 150 or.

Iturriaren urtea: 2003

Orrialde-kopurua: 150

Testu-kopurua: 48

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.3. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (19,5 x 12,5) - Kartulinazko azala. II. Olerkiak orrialde banatan hasten dira, euskarazko testua orrialde bakoitietan eta gaztelaniazko itzulpena ezkerreko bikoitietan. Titulu eta guzti doaz Ezkiagaren olerkiak; eta bakoitzaren buruan Gandiagaren olerki txikitxo bana dago jarrita.

Edukia: A) Aurkezpena (Patxi Ezkiaga). B) 48 olerki, bi ataletan sailkatuak: 1. Heiagorak / Súplicas - 2. Bidaztiak / De camino. C) Olerki bakoitzaren buruan, Gandiagaren testu txiki bana. D) Olerki guztien, Ezkiagarenen eta Gandiagarenen, gaztelaniazko itzulpena, orrialde bikoitietan emana.

Gaiak: Olerkietako asko mendi-giroan idatzitako otoitzak dira: Belaguan, hain zuzen ere, izadiarekin komunioan. Otoitz laburrak dira oro har Gandiagarenak ere, edota bizi esperientziari buruzko gogapen apurrak.

Datazioa: Gandiagaren otoitz-gogapen ia denak bere bizitzako azken 10 urteetan idatziak dira: 1990-2000 urteen bitartean.

Bestelako oharrak: Patxi Ezkiagak, liburuaren autore nagusiak berak, nahi izan zuen Gandiagaren omenez atera bere olerki liburua. Editoreak iradokita, haren olerki bakoitzaren buruan Gandiagaren olerki edo pentsamendu bana ipini zuen. Horiek denak artean inon argitaratu gabe zeuden. Gerora horietako batzuk Ezkiagak berak editatuko Jainkominez liburuan (2005) sartuta daude. Azpitituluak dioenez, eta aurkezpenean aitortuta dagoenez, Gandiaga zenari miresmenez eskainitako liburua da.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa