Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Pello 1 Zabala]
Argitalpen-datuak: Karpeta informatikoa, bi artxiborekin: "Gand" (1996-11-15) eta "Gandinak" (1997-01-16)
Iturriaren urtea: 1998-2000
Testu-kopurua: 130 +41
Dokumentu mota: Digitalizatua
Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta
Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx
Kanpo-deskripzioa: 1. "Gandi": 1996ko otsailaren 2an sortua: 46 orrialde ditu (36.000 karaktere). 2. "Gandinak": 1998ko abenduaren 3an sortua: 12 or., 10.500 karaktere. Bi artxiboak inprimatuta daude eta "Pello 1 Zabala” izeneko karpeta eraztundunean bateratu eta jasota.
Edukia: Honako edukiak dituzte bi artxiboek: 1. "Gand": Denetara 130 olerki inguru daude bertan. Azkenean Pelloren beraren Gandiagari buruzko artikulua, "Naturatik Aitarengana" titulukoa, gero "Bitoriano Gandiaga Arantzazun Frantziskotar" tituluarekin "Arantzazu. Ikerlan eta saiakerak XX. mendeko historiaz" liburuan argitaratua (505-515 or.). 2. "Gandinak": 40 inguru dira hemengo olerkiak. Olerki gehienen azpian idatzi zuen data Pellok, eta ia beti 2000. urtea da –badago 1986koren bat ere–. Bi artxibo hauetako olerki gehienak bestelako iturrietan, paperezkoetan, ere baditugu; horiek erabili baitzituen Pello Zabalak testuak grabatzeko.
Gaiak: Gai existentzialak eta erlijiozkoak dira guztiz nagusi artxibo hauetan; otoitzak ere askotxo dira.
Datazioa: Olerkiren batzuen azpian urtea ageri da: Badaude 1986koren batzuk; badago 1994korik ere. Pellok oso hurbildik jarraitu zuen Gandiagaren azken urteetako literatur produkzioa; horregatik horrek emandako urte horietako dataren erreferentzia fidagarria da.
Bestelako oharrak: Pello Zabalari utzi ohi zion hainbat olerki Gandiagak; eta horrek digitalizatu egiten zituen. Bi artxibo digital jaso genituen harengandik Gandiagaren idatzien artxiborako: "Pello 1 Zabala" (P1Z) eta Pello 2 Zabala" (P2Z) deitu ditugu. Pello Zabalari utzi ohi zion hainbat olerki Gandiagak; eta horrek digitalizatu egiten zituen. Bi artxibo digital jaso genituen harengandik Gandiagaren idatzien artxiborako: ”Pello 1 Zabala” (P1Z) eta Pello 2 Zabala” (P2Z) deitu ditugu. Pello Zabalaren ordenagailutik hartuta, Gandiagaren hainbat testu erlijiozko baliatu zuten “Arantzura Igoera” ekitaldietan, AI02 (2002), AI05 (2005), AI09 (2009) eta beste horrelako koadernoetan ikus daitekeenez.