Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Idazkiak 4]
Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 7 orri
Iturriaren urtea: 1980-1981
Orrialde-kopurua: 7 orri
Testu-kopurua: 4
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Sorta
Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx
Kanpo-deskripzioa: Zazpi orri dira, DinA-4 tamainakoak, alde bakarretik daktilografiatuta. Idazki bakoitzari zenbaki bana esleitu diogu geure aldetik, errazago aipatu ahal izateko. Itxuraz, asmo bereziz eta estilo berdinez daude idatzita makinaz: lauek dute azpian urtea eta hila zehaztuta.
Edukia: Lau idazki dira: "Ura emakume da" (1), "Maite zituzten bizi-lekuak" (2), "Oi zenbat alferriko" (3) eta "Poesiak, arte denez" (4) hasten direnak. Lau testuak lehendik daukate bestelako makinazko kopiaren bat: AOB-n edo beste sortaren batean. "Oi zenbat alferriko" testua makinazko hiru kopia ezberdinetan daukagu Gandiagaren artxiboan; horietako bat ZKA liburugairako egin zuen nonbait.
Gaiak: Gaiari dagokionez, (1) eta (2) testuak gai berdintsua darabilte –estiloz guztiz ezberdinak dira–; beste bi testuek ez dute zer ikusirik, ez batak bestearekin eta ez aurreko biekin ere.
Datazioa: Lau olerkiak 1980 eta1981 urteetan idatzitakoak dira.