Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Azkenaldiko 1 Sorta]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 16 orri
Iturriaren urtea: 1993~(?)
Orrialde-kopurua: 16
Testu-kopurua: 15
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: 3.2. Sorta
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: I. Paper sorta: 16 orrikoa (21 x 18 cm). II. Orri guztiak berdinak dira, eta eskuz idatzita daude, orrien alde bakarrean. Testu gehienak orrialde banatan daude idatzita. Geure aldetik zenbakitu egin ditugu orriak, erreferentziak errazteko. Titulurik gabe, baina horrelaxe, sorta gisa, aurkitu dugu Gandiagaren artxiboan, aparteko karpetan, batasuna eman nahian edo; eta paper formaren eta idazkeraren aldetik ezezik, edukiaren aldetik ere batasuna du sortak.
Edukia: 15 testu dira, denak poesiak. Inolako proiektu jakinik gabe idatzitako testuak direla ematen du. Gandiagaren bizitzan inon argitaratu gabeak dira, eta sorta honetan bakarrik aurkitu ditugu.
Gaiak: Bizitza, izadia, jendea dira gai nagusiak.
Datazioa: Noizkoa ote den sorta hau? Bada olerki bat, "Egunerokotasun" hitzarekin hasten dena (15. or.); Arantzazu aldizkarian berdin hasten den beste poema bat bada, luzeagoa, eta honela amaitzen dena: "igandea jaiegun!". Gai berdina dute, baina bi olerkitzat jotzekoak dira. Seguruenik Arantzazun argitaraturikoa geroagokoa izanik –1993koa da–, guztiz birmoldatu eta aldatu zuen sorta honetakoa; horrek esan nahiko luke A1S-ko olerkiak ez direla Gandiagaren bizitzako azken-azken urteetakoak. 1993 ingurukoak izan ote daitezke?