Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: DAS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Dokumentu apartekoen sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta (daktilografiatuak eta inprimatuak), 25 orri

Orrialde-kopurua: 25~orri

Testu-kopurua: 4

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz / Inpr

Sailkapena-1: 3.4.3. Sorta

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Bost paper-sorta dira, paper tamaina eta estilo ezberdinetakoak, artxiboan bilduma berean jarriak, aparteko dokumentu garrantzizko gisa; testuen gaien aldetik zer ikusirik ez dute batak bestearekin. Hauek dira: 1. "Ni Orbelaunen jaio nintzen" (eskuizkribu originala, 6 orrialde, folio tamainako orritan); 2. "Mundu zuria mundu" (3 orri): eskuizkribu jatorrizkoaren bi bertsio (zirriborroa eta garbikoa), Din-A-4 formatuko paperetan; 3. "Hemen, euskaraz ez dakienak" olerki ezagunaren partitura (eskuzko jatorrizkoa), testuaren kopia inprimatua eta daktilografiatua, eta bestelako dokumentazioa (tamaina ezberdinetako paperetan); 4. "Muy querido Jorge" hasten den gutunaren eskuizkribuaren fotokopia, DIN-A-4 tamainako paperean (4 orri); 5. Bitorianoren azken gutuna Joanita arrebari idatzia (jatorrizko eskuizkribuaren fotokopia, Din-A-4 tamainako paperean).

Edukia: Bost dokumentu, balio berezikoak eta bereziki gordetzekoak: 1. "Ni Orbelaunen jaio nintzen" -datu-basean "Idazti hau ez duzu liburu" hasten da- idatziaren eskuzko kopia (ez osoa), kaligrafia zaindu eta apainarekin autoreak berak idatzia, Eibarko damaskinatu-zaleen liburu-proiekturako. (Gero ez zuten liburua argitaratu, dakigunez). Bere biografia laburra eskaintzen du dokumentu horretan. 2. "Mundu zuria mundu" sorta: hiru olerki txiki oso kidekoak edo olerki bakarra hiru bariaziotan, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Zurgai aldizkariak bakartzat argitaratu zuen, eta erregistro bakarrean dago erregistratuta gure datu-basean. Gandiagak bere eskuz oso apain idatzi zituen hiru ataltxoak, bakoitzean bere sinadura jarriz. Zarautzen egindako pintura erakusketa baten aurrean, berari koadroek sortu zioten inpresioa agertzen du "triptiko" poetikoan; artistak eskatuta nonbait. 3. "Hemen, euskara ez dakienak": olerkiaren jatorria, eta jatorrizko testua eta doinua ezagutzeko dokumentazioa: a) olerkiaren jatorrizko testua, Pello Zabalak musikatuaren partitura, Din-A-5 tamainako diptiko modukoan idatzita; b) horren fotokopia, bi orrialdetan moldatua; c) olerkiaren testua digitalki inprimatua, beraren bi aldaerak zutabe banatan ipinita, eta azpian oin-ohar bat olerkiari buruzko argibidetzat, P. Agirrebaltzategik egina; d) Jose Luis Merinori Gandiagak idatzitako gutun-oharra, olerkiaren lehenagoko testuaren forma laburtua bidaltzearekin batera; nonbait hark eskatuta; e) Erein argitaletxeak poster txikiaren formatuan argitaraturiko olerkiaren bertsio laburtua, eta horren testu daktilografiatua, inprimategirako prestatua, Gandiagak bidalitako jatorrizkoaren kopia (1970an datatua). 4. "Muy amado Jorge: Paz y Bien" hasten den gutuna, Gandiagak 2001eko otsailaren 14an (hil baino astebete lehenago) bere lagun handi Jorje Oteitzari idatzia, azken agur gisa. Jatorrizko testua -ala bidalitako testuaren lehen fotokopia?- Arantzazuko artxiboan dago, eta Gandiagaren artxibokoa hangoaren fotokopia da. 4. Gandiagak hil baino lehentxeago bere arreba Joanitari emandako gutun-testamentu gisakoa, eskuz idatzia, bere hezurrak Orbelaun baserrian, gurasoenen ondoan, jartzea nahiko lukeela adierazten duena.

Gaiak: Dokumentu eterogenoak dira; eta hala dira horien gaiak ere.

Datazioa: Bakoitzari data ezberdina esleitu behar zaio. Hirugarrena da zaharrena, jatorriz seguruenik 1969koa (edo lehenagokoa). Laugarrena eta bosgarrena 2001ekoak dira, olerkaria hil aurreko egunetakoak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa