Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AEN

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Aza eta nahaste

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta, 18 orri

Iturriaren urtea: 1985-1989

Orrialde-kopurua: 20

Testu-kopurua: 19

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: I. Paper-sorta: 21 orri ( 29 x 18 cm) II. Orri gehienak alde batetik bakarrik daude idatzita. Orri bakoitzean olerki bana, txukun idatzita - 7.enean bi olerki txiki-. Geure aldetik zenbakitu ditugu idatzitako orrialdeak (20).

Edukia: 19 olerki dira. Horietako 18 Ahotsik behartu gabe liburuan sartu zituen, azken atalean (126-156 orrialdeetan). "Ametsen bidez ibili" hasten dena, berriz, ez zuen ABG liburuan sartu. Sorta honetakoren batzuk badaude argitaratuta beste nonbait ere: Serta (1); eta autorea hil ondoren, Zurgai (1), Elorri loratua CDan (1), Kaierak (1). AOB-n ere badaude bi, eskuz idatziak, gero sorta honetan sartu zituenak, berriro eskuz kopiatuz, jakina. Dena dela AGB liburuko atalean argitaraturiko denak ez daude AEN sortan (adib. "Agur zuri, odol-emaile" olerkia) eta bere artxiboko eskuzko paperetatik zuzenean makinara pasa zuen nonbait, editorialaren eskuetan jartzeko. Bestalde, bada baita ere AEN-ko olerkiren bat ABG liburuan beste nonbait sartutakorik: adibidez, "Tonto izenez naute" (ABG, 88. or.).

Datazioa: ABG-ko azken atalaren tituluaren azpian ipintzen ditu ataleko olerkien urteak: 1985-l989. Beraz, autoreari jaramon eginez, tarte horretakoak izan beharko genituzke AEN sortakoak ere, nahiz eta liburua bera 1997an zuten argitaratu. Baina ABGZ karpetan –inprimategirako kopian, alegia– olerki guztiei data jarri zien autoreak azpian, hilabetea eta guzti. "Aza eta Nahaste" atalekoak gehien-gehienak 1989koak dira (20), 4 1988koak dira, bat 1987koa eta bat 1986koa. Beraz, sortako bakoitzari bere idazte-datatzat autoreak ipinitakoa eman diogu. "Tonto izenez naute" olerkia, ordea ez zuen ABG liburuan argitaratu; horregatik 1985-1989 data eman diogu horri, bestelako argibiderik ezean.

Lekukotasunak: "Aza eta nahaste" sortakoak ere garai horretakoak dira, gutxi gora-behera. Atal honetan, berriz, askotariko poemak doaz. Beste izenburu batek bilduko zituenik ez zegoen eta halaxe eman diot izena sorta honi." (Bitoriano Gandiaga, "Poesiak ederra izan eta atsegina eragin behar du", Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa (Argia, 1997ko azaroaren 30ekoa, 24. or.).

Bestelako oharrak: Badirudi poetaren ekitaldi berekoak izan daitezkeela sorta honetako olerkiak, eskuzko idazkerari eta erabilitako paperari begiratuz: idatzi aurretik eta ondoren sorta bezala eratu zuen berak, nahiz eta gero ez juxtu horrela argitaratu. Dena dela, ez dirudi ABG libururako egin zuenik sorta hau, nahiz eta titulu bera eman horko azken atalari. Izan ere, sorta honetan badaude liburuko atalean ez daudenak, eta, alderantziz, liburuko atalelan badaude, sorta honetan ez daudenak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa