Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Arantzazu Auzoko Hirugarrendarrak]
Argitalpen-datuak: Multikopiatua, 49. orri
Iturriaren urtea: 1959-1965
Orrialde-kopurua: 98~
Testu-kopurua: 49
Dokumentu mota: Daktilografiatua
Sailkapena-1: Aldizkaria
Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G
Kanpo-deskripzioa: I. Paper-sorta: 49 orri (18 x 25 cm) -batzuk txikixeagoak dira-. II. Orriak gehien-gehienak daktilografiatu eta multikopiatuak dira, alkoholezko multikopiatzailean; badago orri pare bat, kalko-peperez idatzitakoa ere. Gehienak bi aldetatik daude idatzita. Orrietako batzuk luzeraka daude idatzita. Data eta guzti doaz testu gehienak; eta batzuek eskuz sinatuta.
Edukia: 49 testu dira, hitz lauz idatziak: orri bakoitzeko testu bat. Arantzazu auzoko Frantziskotar Hirugarrendarrei bidalitako gutun edo zirkular modukoak dira.
Gaiak: Gogoeta teologiko-pastoral eta moralekin batera, bazkideentzako ohar praktikoak.
Datazioa: 1959-1965 bitartekoak dira idatziok.
Bestelako oharrak: Bitoriano Gandiaga Arantzazu auzoko Frantziskotar Hirugarrendarren arduradun izan zen hainbat urtetan. Barruko komunikaziorako zirkular idatzien bidez baliatu zen, besteak beste. Hil baino hilabete batzuk lehenago horien fotokopia bat eman zion Paulo Agirrebaltzategiri, bere asmoa edo gogoa adierazi gabe.