Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Jagi-2]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 46. or.
Iturriaren urtea: 1991
Orrialde-kopurua: 42 or.
Testu-kopurua: 1
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa
Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G
Kanpo-deskripzioa: Koaderno txikitxoa da (15 x 10,5). Lautik hiru parte-edo daude Gandiagak idatzita. "Jagi, zeure hutsunea nabari dut" hasten da. Tartean orrialde zuriak ere baditu.
Edukia: Testu bakartzat eman dezakegu hemengoa, nahiz eta aldi ezberdinetan dagoen idatzita, eta zatika ageri zaigun. Aldi laburrean idatzitakoak dira zati guztiak, itxura osoz.
Gaiak: Hil zaion zakurrari berari mintzatzen zaio gehienbat idatzian , berari buruzko hainbat oroitzapen gogora ekarriz.
Datazioa: Jagi-2 Jagi-1aren ondorengoa da nonbait. Dena dela, garai berean idatzitakoa dela esan daiteke; beraz, 1991kotzat eman dezakegu.
Bestelako oharrak: Jagi zuen izena Gandiagak Arantzazuko ikastetxean zenbait hilabetetan zaindu zuen zakurra, Gomistegi baserritik txikitan eraman zuena. Egunkari gisa idatzitako bi koadernoetan dihardu Gandiagak zakur horri buruz, edota zakurrarekin berarekin mintzatuz. "Jagi-1" eta "Jagi-2" izendatu ditugu koaderno horiek.