Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Jagi-1]
Argitalpen-datuak: Eskuzko idatzia, 6 or.
Iturriaren urtea: 1991
Orrialde-kopurua: 6 or.
Testu-kopurua: 1
Dokumentu mota: Eskuzkoa
Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa
Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G
Kanpo-deskripzioa: Koartila tamainako koadernoa, azal horikoa. Lehen sei orrialdeak eskuz idatzita. Beste guztia hutsik dago. Azalean bertan idatzi zuen Gandiagak letra handiz: "Jagi"; eta azpian "1990. Azaroak 18 - 1991-abuztuak 26".
Edukia: Testu bakarra da, "Jagi zakurra hilik aurkitu dut", hasten dena.
Gaiak: Jagi zakurra hilda aurkitu zueneko bere gogoetak.
Datazioa: Badirudi, Jagi zakurra bere ardurapean eduki zuen garaia markatzen dutela autoreak azalean idatzitako datek. Baina Koaderno horretan 6 orrialde bakarrik daude idatzita, zakurraren gaixoaldiaren eta heriotzaren inguruan. Horren arabera, 1991koa da hemengo testua.
Bestelako oharrak: Jagi zuen izena Gandiagak Arantzazuko ikastetxean zenbait hilabetetan zaindu zuen zakurra, Gomistegi baserritik txikitan eraman zuena. Egunkari gisa idatzitako bi koadernotan dihardu Gandiagak zakur horri buruz, edota zakurrarekin berarekin mintzatuz. "Jagi-1" eta "Jagi-2" izendatu ditugu koaderno horiek.