Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JAS-1

Autorea: Gandiaga, Jose

Lankideak: Bitoriano Gandiaga, Anjelita Larrañaga, Julian Bandaormaetxea: solaskideak

Iturriaren izena: Jose Gandiaga solasean-1

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, e.g. (Gernika)

Iturriaren urtea: 1973

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasetea, alde bietan grabatua. (Nahikoa ondo ahotsa, baina elkarrizketaren bizitasunean ez da erraza dena jasotzen batzuetan).

Edukia: Alabaren Gernikako etxean (edo Omako baserrian) egindako elkarrizketa da: Aitak hitz egiten du gehienbat, bere bizitzaz, bizitzako filosofiaz, bere neskalagunez eta bere jarrera etiko eta erlijiosoaz umore handiz eta hitz jario ederrez, etengabe eta dotore. Anjelitak eta Julianek galdetuta eta zirikatuta hitz jarioan dihardu. Bitorianok eta Iñakik, Joanitaren senarrak, ere parte hartzen dute noizbehinka hizketan. Joseren emaztea isilik dago ia erabat. Elkarrizketa bizi-bizia, gai batetik bestera erraz aldatuz. A aldea – Jose Gandiaga ezkongai; andregaiak... azkenean Anastasiarekin ezkondu. – Anastasiaren gaixotasuna, 34 urte zituela. – Ezkongaietako harremanak. – Jesu Kristo Jainkoaren seme zaharrena eta Andre Mariaren seme bakarra dela: Jainkoa ez zela gurutzean hil. B aldea – Gaztetako kontuak: Kotxia noiz etorri, Joxe artzain 9 urterekin (120 ardi), ezkondu arte. Ardiak Orbelaunen? – Harrokeria zer den: Egia ez dela harrokeria. – Bekatua... Gezurra: haurrei lehen gezurra, beren jaiotzari buruzkoa. – Fedea: ikusi barik sinestea... – Etikako printzipio nagusia: “Norberak gura ez dabena ez egin inori”. – Pobreak eta gizarteko ezberdintasunak. – Heriotzari begira: “Arbola zaharra jausi egin behar”.

Gaiak: Gaztetako kontuak; andregaietako kontuak; emaztearen gaitza eta sendatzea; gai "teologiko-moralak".

Datazioa: Bitorianoren aita Jose 1980ko azaroaren 5ean hil zen, 87 urte zituela; kaseteko elkarrizketaren barruan une batean Anjelitak iradokitzen du, Josek 80 urte dituela. Horrek esan nahi du, 1973an dagoela grabatuta kasetea.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa