Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HLI

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Sarrera eta edizioa: Iñaki Sarriugarte Irigoien

Iturriaren izena: Hitz lauz idazten

Argitalpen-datuak: "Sutondoan" sorta, Labayru Ikastegia - Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa, Bilbao, 2006

Iturriaren urtea: 2006

Orrialde-kopurua: 350 (61-346)

Testu-kopurua: 80

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (21 x 14) – Kartulinazko azala. II. Sarrera luzearen ondoren, Gandiagaren testuak sailkatuta eta ordenatuta. Testu bakoitza orrialde banatan hasten da. Lehen 4 ataletakoak titulu eta guzti daukate; bosgarren sailekoen hasiera hizki handi beltzaz dago nabarmenduta.

Edukia: A) Sarriugarteren sarrera luzea (9-60 or.). B) Liburuaren gorputza: Gandiagaren hitz lauzkoen bilduma aukeratua, bost ataletan banatuta: I. Alaxe sorta II. Literaturaren inguruan III. Hitzaurreak IV. Eta beste V. Poesia arteko prosa.

Gaiak: Gandiagaren hitz lauzko testuak bildu ditu Sarriugartek hemen, denak lehendik argitaratuak: aldizkaritan, lankidetza-liburutan nahiz bere poesi liburuetan olerkien artean tartekaturikoak. Horien gaiak oso ezberdinak dira.

Datazioa: 2006

Bestelako oharrak: Iñaki Sarriugartek idazlan kritiko askotxo idatzia du Gandiagaren obraren inguruan. Berak dioenez, Gandiagaren etnografiako bilaketako idazlanak ez ditu bilduman sartu. Ez eta beste zenbait: Arkeologiaren alorrekoak, edota Cantabria Franciscana aldizkarian argitaraturiko hitzaldi luzea.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa