Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: L3G

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Azala eta marrazkiak: [Xabier Egaņa] / Diseinua eta daktilografiatzea: [Dionisio Arruti]

Iturriaren izena: Liburuko III Gandiaga- Hirugarren bilduma

Bilduma: Liburuko Gandiaga (4 tomo), 1980-1986

Argitalpen-datuak: Pro manuscripto, Arantzazu, 1986-Urtarrila, 59 or.

Iturriaren urtea: 1986

Orrialde-kopurua: 59

Testu-kopurua: 44

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 2.1.1. Bilduma

Sailkapena-2: 2.1.1. Liburua Mltk-G

Kanpo-deskripzioa: I. Koaderno daktilografiatua (29,7 x 21) - Azala, paper soilekoa, beltzean marraztua - grapaz josia. II. Alde bakarretik daude idatzita orriak, bertso-sorta bakoitza orrialde banatan hasita. Bertsoak zeini buruzkoak edo zeini eskainiak diren, haren izena dakarte gehienek titulutzat.

Edukia: Bi ataletan daude banatuta bertso-sortak, portadilla marrazkidunez bereizita: A) Urtebetetzeak (1-44 or.). B) Eta beste (45-57 or.). Sortetako batzuek adierazita daukate kantatzeko doinu tradizionalen bat. Doinu berria idatzita dauka "Dierum progressio" titulua daramanak (30. or.). Bertso-sorta gehienek, idatzi eta kantatu zitueneko data dakarte.

Gaiak: Arantzazuko Seminarioan idatzi eta bertako lagunarteko ospakizunetan abesturiko edota kanpoko hainbat lagunen ospakizun ezberdinetarako idatzitako bertsoen bilduma da hemengo hau. Gehienak umorez eta piper apurrez idatzitakoak dira. Horrelako "ospakizunen" adibidetzat Gandiagari berari urtebetetze bezperan (1979?) jarri zizkioten bertsoak entzun daitezke GUB kasetean.

Datazioa: Koadernoa eratu, 1986an eratuta dago; bertan jasotako bertso-sorta berriz 1982-1985 urteetan idatzi eta kantaturikoak dira.

Lekukotasunak: Marrazkiak eta konposizioa zeinenak diren esaten ez duen arren, badakigu jakin Xabier Egaņarenak direla marrazkiak, eta bertsoen kopiatze eta maketatze-lana Dionisio Arrutik egin zuela. Gandiaga euskaltzain izendatzeko L. Villasantek, X. Diharcek eta J. M. Lekuonak sinaturiko aurkezpen-orriak "Etxe-literatura" deitzen du "Liburuko Gandiaga" koadernoetakoa. (Ik. koaderno honetako eta L1G, L2G eta L4G koadernoetako bertsoei buruz dioena "Hamar kanta hautatu ditut" hasten den testuan).

Bestelako oharrak: Koadernoko bertsoak lehendik argitaratu gabeak dira, baina horkoren bat edo beste gerora argitaratu zuen, bereziki Ahotsik behartu gabe liburuan. Koadernoaren atarikoak honako ohar hau dakar: "DEBEKUA: Ez beza inork inoiz inola inon hemendik ezer argitara, Gandiren baimen espresu eta libre gaberik".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa