Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Lankideak: Paulo Agirrebaltzategi: Hitzaurrea eta edizioa / Borja Goitia: Azala / Juantxo Egaņa: Azaleko argazkia
Iturriaren izena: Poema argitaragabeak. Euskalminez
Bilduma: Poema argitaragabeak
Argitalpen-datuak: Elkar - Arantzazu - Labayru, 2006, 166 or.
Testu-kopurua: 104
Sailkapena-1: Liburua
Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G
Kanpo-deskripzioa: Liburua (22 x 14 cm). Azal gogorra. Editorearen hitzaurrearen ondoren, lau ataletan daude sailkatuta olerkiak: Sentitzen dut baina, Ez dut errezatuko erdaraz, Baze Euskal eta bazen Herri, Hiru gizon herritar eta euskararen profezia.
Edukia: 104 testu dira, ia denak olerkiak, autorea bizi zelarik eta gerora ere argitaratu gabeak.
Gaiak: Euskal Herria eta Euskara dira liburu honetako zio nagusiak, ia bakarrak. Herria eta Euskara arazotzat hartuta: buruhauste eta erantzukizuntzat. Bere identitatearen ardatza poetak Euskal Herri euskalduna du, eta horren baieztapena egitera dator liburuko hainbat poema. Protesta egiten du batzuetan, Euskara eta Euskal Herria ukatu, baztertu edo mesprezatu egiten dituztenen aurka, euskal herritar nahiz atzerritar izan, herritar soil nahiz agintedun edo boteretsu izan; euskaldun hainbatek beren herri eta hizkuntzarekiko duten ardura-gabezia salatzen du beste batzuetan, guztiei ardura eskatuz. Poetak eta Herriak bizi dituzten identitate-min eta saminetatik harantz, ordea, Euskal herriarentzat eta Euskararentzat egun argiagoak etorriko diren bere esperantza kantatzen du Gandiagak zenbait poematan. Azkenik Euskal Herriak bizi duen biolentziazko egoeraren aurrean bakea kantatzen du zenbait testutan, justizian oinarrituriko bakea.
Datazioa: Liburuko poema askotxoren datarik ez dakigu (37). 48 bat olerki iguru 1950-1970 urteetakoak dira; 26, berriz, 1970-1990 urteetakoak. Hiruzpalau bakarrik dira poetaren bizitzako azken hamar urteetakoak (1990-2000).