Autorea: Gandiaga, Bitoriano
Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Eskuzko-Makinazkoak: 1985-1986]
Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak eta daktilografituak, 22 orri
Iturriaren urtea: 1985-1986
Orrialde-kopurua: 66 (33 orri)
Testu-kopurua: 26
Dokumentu mota: Eskuzkoa/Makinazkoa
Sailkapena-1: Orriak
Sailkapena-2: 3.8. AOB
Kanpo-deskripzioa: DIN-A-4 tamainako paperak dira: batzuk makinaz bakarrik idatzita –estilo bertsukoak–, beste batzuk eskuz idatzita –estilo bertsukoak–, eta gehienak eskuz nahiz makinaz idatzitakoak. Testu gehienak orri bakarrekoak dira, baina bost bi orrikoak dira, eta bat, hirukoa. Horietako gehienetan –makinazkoetan, baina batzuetan eskuzkoetan ere bai– idazte-urtea dakar: 1985 edo 1986.
Edukia: 26 olerki, AOB-ko sail eta artxibadore ezberdinetan sailkatuak. Horietako asko P1Z edo P2Z iturrietan ere badaude. Testuetako bat ABG liburuan argitaratuta dago.
Gaiak: Erlijiozkoak dira gehienbat sorta honetako olerkiak: Otoitzak, Jainkoa, Jesu Kristo; baina badaude bizitza, jendea eta bestelako sailetan sartzekoak ere.
Datazioa: Testuen azpian bertan ageri da data. Zalantzarik gabe, 1985 eta 1986 urteetan idatziak dira.
Bestelako oharrak: Gaiaren aldetik ezezik, alde formalean eta kronologikoan dute kidetasun handia idazki hauek.